Iruñerriko Mankomunitatea
2009ko ekitaldiko txostena

2009ko kudeaketa txostena

Eskualdeko hiri garraioa

2009an zehar, guztira, 37.015.073 bidaiari garraiatu ziren; beraz, aurreko urtearekin alderatuta, behera egin du kopuruak, -%3,90 zehazki, bereziki krisi ekonomikoaren ondorioz jarduera jaitsi delako. Azpimarratu behar da datu hori behin-behinekoa dela, datuak egiaztatzen ari baitira kontakturik gabe ordaintzeko sistema ezartzearen ondorioz.

2009ko ekintza nabarmenena da bidaiarien garraio publikoaren kontzesio berriaren lizitazioa, aurreko kontratuarena bukatu eta gero. Lehen lehiaketa eman gabe gelditu zen, eta deialdi berri bat egin zen kontratuaren aurrekontua eta gutxieneko bidaiari kopuruaren konpromisoa aldatuta, eta bost lizitatzaile aurkeztu ziren. Azkenean, TRANSPORTS CIUTAT COMTAL, S.A. (TCC) izan zen adjudikazioduna, eta 2009ko azaroaren 1ean hasi zen zerbitzua ematen.

Zerbitzuaren berrikuntza adierazgarriena izan da irailaren 14an 10. linea aldatu zela Orkoiengo Udalerriko Mendikur eremuari zerbitzu emateko, Garraioaren II. Planean jadanik ageri den bezalaxe.

Inbertsioei dagokienez, maiatzean 11 autobus sartu ziren (3 artikulatu) aurtengo flota-berritzearen barnean; hilabete horretan bertan 6 autobus zaharrenek utzi zuten zerbitzua, eta beste 6k urrian kontzesiodun berriak hala adierazita.

Ordaintzeko moduari dagokionez, gizarte profilei zegozkien txartelak banatuta, irailean hasi zen kontakturik gabe ordaintzeko metodo berria eta kontaktua zuen metodo zaharra batera erabiltzeko aldia.  Abenduaren 31tik aurrera kontakturik gabeko txartela izan zen ordaintzeko metodo bakarra.

 

Informazio orokorra

  2008 2009 gehikuntza
Arreta esparrua 9.138,86
9.159,92
%0,23
Arreta jaso duen biztanleria (bizt) 318.865
324.814
%1,87

Zerbitzuaren eskaintza

Características red de transporte 2008 2009 gehikuntza
Lineak (eguneko/gaueko) 23 / 10 23 / 10 %0 / %0
Eguneko sarearen azalera (km) 220,99
222,03
%0,47
Gaueko sarearen azalera (km) 125,87
127,41
%1,22
Eguneko zerbitzuaren ordu tartea 06:30 - 22:30 06:30 - 22:30 -
Gaueko zerbitzuaren ordu tartea 22:30 - 00:30 (ig,al,ar,az,og) 22:30 - 00:30 (ig,al,ar,az,og) -
  22:30 - 04:30
 (ostiralak)
22:30 - 04:30
 (ostiralak)
-
  22:30 - 06:30
(larunbatak)
22:30 - 06:30
(larunbatak)
-
Flota 2008 2009 gehikuntza
Autobus kop. 142 141 % -0,70
Estandarrak (12m) 80 78 %2,50
Artikulatuak (18m) 59 60 %1,69
Minibusak (9m) 3 3 0
Biodiesela 50 50 0
Egokitua (zoru baxua) 125 136 %8,80
Batezbesteko adina (urteak) 5,78 urte 5,7 urte %7,23
Azpiegitura 2008 2009 gehikuntza
Geraleku kopurua 486 491
(490 TUC ordinario + 1 UPNA exterior)
%1,03
Markesina eta zutoina dituztenak 28 2 %-92,86
Markesina besterik ez dutenak 236 264
(262 definitivas + 2 provisionales)
%11,86
Zutoina besterik ez dutenak 218 221
(204 definitivos + 7 provisionales nuevos + 10 prov. obras)
%1,38
Altzaririk gabe 4 4 %0
Instalazioak 10.000 m2 (Ezkaba) 10.000 m2 (Ezkaba) 0
Zerbitzu maila
2008 2009 gehikuntza
Egindako km kop. 7.688.011 7.832.919 %1,88
Eguneko zerbitzuan
7.436.765 7.536.71 %1,34
Gaueko zerbitzuan
251.246 296.204 %17,89
Ibilgailuen zerbitzu-orduak 584.649 601.027 %2,80
Eguneko zerbitzuan
566.491 579.702 %2,33
Gaueko zerbitzuan
18.158 21.324 %17,44
Zerbitzu eskaera
2008 2009 gehikuntza
Autobusean igota 38.518.647 36.927.280 %-4,13
Eguneko zerbitzuan
37.811.004 36.225.743 %-4,19
Gaueko zerbitzuan
707.643 701.537 %-0,86
Sarean egindako bidaiak 35.126.896 33.907.492 %-3,47
Kudeaketa adierazleak
2008 2009 gehikuntza
per capita erabilpena (ig/hab) 120,80 113,69 %-5,89
Aldaketarik gabeko bidaiak, per capita (bid/bizt) 110,16 104,39 %-5,24
Egindako km-en kopurua, per capita 24,11 24,12 %0,02
Zerbitzu orduak, per capita 1,83 1,85 %0,92
Batez besteko lastertasun komertziala (km/h) 13,15 13,03 %-0,89
Ibilaldiak betetzea 99,55% 100,00% %0,45
Puntualtasun indizea 90,39% 90,84% %0,50
Energia kontsumoa km-ko (MJ/km) 24,25 24,44
%0,78
Energia kontsumoa bidaiari bakoitzeko (MJ/bid) 4,84 5,18
%7,11