Iruñerriko Mankomunitatea
2009ko ekitaldiko txostena

2009ko kudeaketa txostena

Taxi zerbitzua

2009an, taxi zerbitzuaren tarifa berriak onetsi ziren 2010. urterako. 2009ko egoera ekonomiko berezia zela eta, eta horrek zerbitzuan izandako eragina kontua hartuta, Iruñerriko Mankomunitateak erabaki zuen ekainera aurreratu behar zuela taxi zerbitzuari buruzko eskariaren eta gogobetetzearen inguruko ikerketa, zerbitzuaren egoerari buruzko datu eguneratuak izate aldera. 2008. eta 2009. urteetarako tarifetarako dagoeneko erabilia zen kostu-egituratik abiatuta, baita aurreko azterketan lortutako datuetatik ere, tarifa egituraren proposamen berria egin zen Iruñerriko baterako taxi zerbitzua emateko lurralde eremuan, eta, 2009ko tarifei dagokienez, bi dira egitura arloko berrikuntza nagusiak:

  • Gaueko ordutegia handitzea lanegunetan, 22:00 eta 23:00 bitarteko zerrendara zabalduta.
  • Gaueko gehigarri berri bat sartzea asteburuan eta jaiegunetan, 00:00 eta 06:00 bitartean erabiltzekoa.

Aldaketa horien ondorioz, Taxi Zerbitzua arautzen duen Ordenantza aldatu behar izan zen. Egituraren arloko aldaketa hauez gainera, oinarrizko tarifaren egitura %1,16 handitu zen, bereziki bi kontzeptutan banatuta ibilitako kilometroa eta itxaron ordua, egungo tarifaren desorekak orekatzeko asmotan.

Taxiaren sektoreko elkarteei zein kontsumitzaileen elkarteei horren berri eman eta haiei entzun ondoren, aurkeztutako legazioak aztertu ziren, eta 2010eko tarifa proposamena aurkeztu zen, Iruñerriko Mankomunitateko Batzar Nagusiak urriaren 29an onetsi zuena; 2009ko abenduaren 30ean argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Bestalde, taxiaren ordenantzen testu bateratua egin da Iruñerriko baterako taxi zerbitzua emateko lurralde eremuan, eta horretan azken urteotan egin diren aldaketa guztiak bildu dira, baita zerbitzua hobetzeko beharrezkotzat jotzen ziren aldaketak ere.

Teknika eta antolakuntza arloetako alderdi batzuen zailtasunaren ondorioz, Mankomunitatearen zerbitzu teknikoek beharrezkotzat jo zuten ordenantza tekniko bat egitea, ordenantza arautzaileaz gainera.

Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak hasiera batez onetsi zituen, 2009ko irailaren 7an, zerbitzua arautzeko ordenantza eta ordenantza tekniko berria. Aurkeztutako alegazioak ebaluatu eta gero, zerbitzua arautzeko ordenantza eta ordenantza tekniko berriaren azken testu bat egin zen, eta Mankomunitatearen Batzar Nagusiak behin betiko onetsi zuen abenduaren 17an. 2009ko abenduaren 28an Nafarroako Aldizkari Ofizialak Iruñerriko baterako taxi zerbitzua emateko lurralde eremuan arautzeko ordenantza argitaratu zuen, eta urtearen bukaeran oraindik argitaratu gabe zegoen ordenantza teknikoa.

Mankomunitateak eta Iruñeko Udalak prestakuntza programa bultzatu zuten “jardunbide zuzenei” buruz, eta maiatz eta azaro bitarte egin zen; 68 taxi-gidarik eman zuten izena horretan.  Ikastaroan zehar hainbat gai jorratu ziren: komunikazioko gaitasunak hobetzea, bezeroaren gogobetetze-maila, baita informazio turistikoa zabaltzea ere.

Zerbitzuaren Eskaintza

LIZENTZIA KOP.: 313
Horietatik 27 egokitutako lizentziak dira, eta 7, 9 bidaiari hartzeko tokia dutenak.

FLOTAREN EKOLOGIA EZAUGARRIAK
Biodiesela baliatzen duten ibilgailuak: 68
Ibilgailu hibridoak (gasolina-elektrizitatea): 21