Iruñerriko Mankomunitatea
2009ko ekitaldiko txostena

2009ko kudeaketa txostena

Iruñerriko ibai parkea

2009an 22 kilometroko eremua  hartzen zuen parkeak, Ultzama, Arga eta Elortz ibaietan barna, luzetarako banaketa honekin bat, udalerrien arabera:

   Burlata    2.008 m

   Uharte    4.891 m

   Barañain    2.312 m
   Eguesibar   165 m
   Esteribar    3.262 m

   Ezkabarte ibarra    6.186 m

   Atarrabia    1.234 m       
   
   Zizur Nagusia    2.033 m

Ibilbidean barna aisiarako 20 eremu daude. Hiri altzariak dituzte, eta, hartara, erripa gune horiez gozatzeko aukera ematen dute.

Honako hauek dira kudeaketa guneak:

  • Berdeguneek, altzariek eta kale-argiek behar duten mantentze lana.
  • Atarrabiako Pilategian dagoen Ingurumen Informazio eta Heziketarako Zentroan herritarrak hartzea.
  • Iruñerriko ibaiei buruzko heziketarako jarduerak egitea.
  • Kultura jarduerak egitea, eta ibaiei lotutako ondarea kontserbatzea (Erdi Aroko zubiak).
  • Uholdeen eta haize gogorren ondorioz egin beharreko lan bereziak egitea.

Iruñerriko Ibai Parkea handitzeko proiektua idaztea

2009ko maiatzean, Iruñerriko Mankomunitateak eta Ingurumen eta Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioak akordio bat sinatu zuten, modu koordinatuan lantzeko Iruñerriko Ibai Parkearen handitzea; 65 kilometro berri dira, egun dauden 33 km horiei gehituko zaizkienak (11 Argako Ibai Parkean eta 22 Iruñerriko Ibai Parkean).  Horrek esan nahi du parkeak 17 udalerri konektatuko dituela; egun bederatzi dira.

Handitzeko proiektuak –lanak 2010ean hasiko dira– parkea zabalduko du Nafarroako iparralderantz Frantziako Donejakue Bidetik (Orreaga) eta Baztango Donejakue Bidetik (Belatetik); halaber, Plazaolako eta Iratiko bide berdeekin bat eginen du.

Handitzearen tarteak

Tarteak Metroak
Arga beherea
17.705
Arga garaia
8.604
Ultzama 7.045
Sadar 6.620
Urbi 9.019
Elortz 15.856
Guztira 64.849
Iruñerriko Ibai Parkea

San Andrés errota zaharberritzeko proiektua.

2009ko azaroan hasi ziren San Andrés errota zaharberritzeko lanak. 1500. urtearen inguruan eraiki zen hori Arga eta Ultzama ibaiek bat egiten duten tokian. Zentral hidroelektriko bezala prestatu zen XIX. mendearen bukaeran, eta 1985. urtea arte aritu zen lanean.

Proiektuak honako hauek hartzen ditu barne: arrainak igotzeko eskala bat Argan, ibaian dagoen presa gaindi dezaten; zentral hidroelektrikoa berreskuratzea (zentral txiki bat jarriko da abian, urtean 200.000 kwh sortuko dituena); eta bi eremuren sorrera ere bai: bata, aprobetxamendu hidroelektrikoei buruzko erakusketa –horretan energia hidraulikoak eragindako irin-errota  erakutsiko da–; eta, bestea, jolas-informazio eremua izanen da, kafetegia eta guzti, erromes eta paseoan ari direnei orientatua.

Errotak Iruñerriko Ibai Parkearen hornidurak osatuko ditu; gaur egun Atarrabiako Pilategia dago, parkeari buruz sentiberatzeko eta informatzeko zentro gisa. Nafarroako Gobernuko Turismo Departamentuak emandako diru-laguntza dago errota zaharberritzeko, eta proiektua diru-laguntzak ematen dituen Interreg programa europarraren barnean ere badago.

Boluntariotza jardunaldiak – Parkea garbitzea Orikainen eta Uharten

Udaberrian zehar boluntariotzako bi jardunaldi egin ziren Iruñerriko Ibai Parkea garbitzeko, Orikain eta Uharteko eremuetan:

  • maiatzaren 16a. 27 boluntarioren laguntza izan zen, eta ibaibidearen 1.750 metro garbitu ziren, 420 kg. hondakin bilduta.
  • maiatzaren 23a. 33 boluntarioren laguntza izan zen, eta ibaibidearen 900 metro garbitu ziren, 580 kg. hondakin bilduta.