Iruñerriko Mankomunitatea
2009ko ekitaldiko txostena

2009ko kudeaketa txostena

Edateko uren araztegiak

Egillorko edateko uren araztegia

Hornitzeko iturritik 7 kilometrora, Egillorko araztegiak Artetako iturburutik datorren ura tratatzen du etengabeko prozesuan.

> araztegiaren ezaugarriak

  • Kokapena: Egillor (Goñi ibarra)
  • Noiz eraiki zen: 1992
  • Azalera guztira: 44.000 m2
  • Tratatzeko ahalmena: 800 l/s. 2008an tratatutako batez besteko emaria: 502 l/s

Tratatze lineak:

  • ura tratatzea: helmugako obra eta banatzea, dekantatzeko 2 unitate, eta arazteko 6. 
  • lohiak tratatzea: batez besteko ekoizpena 0,61 t/egun.

Lohiak, ekoitzitako 1.000 m3-ko kopuru bakoitzeko: 14,5 kg.

Tiebasko edateko uren araztegia

> araztegiaren ezaugarriak

  • Kokapena: Tiebas udal barrutia. Alaitz mendiaren behealdean.
  • Noiz eraiki zen: 2004-2005
  • Azalera guztira: 44.454,78 m2
  • Tratatzeko ahalmena: 1.000 l/s, 1. fasean 1.500 l/s-ra handitu ahal da, eta 2. fasean, 3.000 l/s-raino.
  • Tratatutako batez besteko emaria:
        34 l/s urteko batezbestekoa
        148 l/s lan egindako egunetako batezbestekoa

Tratatze lineak:

  • Sartzeko ubidea. Zati handienak basalantzeko burdin sareak eta solido meharretarako bahea. 2 linea, bakoitza 500 l/s-koa: emaria neurtzea, nahaste eta malutatze ganbera, flotazioa, ozonoztatzea, hondar bidez iraztea eta kloro bidez desinfektatzea.
  • Lohien tratamendua: flotazio bidez lohiak loditzea eta irazkiak garbitzeko ura lehengoratzea, loditutako lohiak homogeneizatzeko andela, zentrifugagailuetan deshidratatzea, lohiak edukiontzietan metatzea.
        - Lohien batez besteko ekoizpena: 0,06 t/egun
        - Lan egindako egunetako batez besteko ekoizpena 0,25 eguneko
        - Ekoitzitako 1.000 m3-ko kopuru bakoitzeko lohiak: 19,1kg.

Urtasungo edateko uren araztegia

Eugiko urtegiko ura Urtasungo araztegira bideratzen da, eta han malutatze, koagulazio, dekantatze eta irazte prozesuak egiten dira, gizakiok edan ahal izateko modukoa gera dadin.

> araztegiaren ezaugarriak

  • Kokapena: Urtasun (Esteribar).
  • Noiz eraiki zen: 1976
  • Azalera guztira: 15.000 m2
  • Tratatzeko ahalmena: 1.050 l/s. 2009an tratatutako batez besteko emaria: 545 l/s

Tratatze lineak:

  • Ura tratatzea: helmuga obra eta banatzea, dekantatzeko 2 unitate, eta arazteko 6. 
  • Lohien tratamendua: batez besteko ekoizpena 2,24 t eguneko.
        Lohiak, ekoitzitako 1.000 m3-ko kopuru bakoitzeko: 47,5 kg

zentral hidroelektrikoak

> Egillorko zentral hidroelektrikoa

Arakil ibaiaren eskuineko ertzean dago, Egillorko Edateko Uren Araztegiaren oinetan. Artetako iturburutik datozen urak eta soberan gelditzen direnak aprobetxatzen dira, 3.750 l/s arte.

  • Instalatutako potentzia: 3.850 kW.
  • Kontzesioa: 3.750 l/s
  • Batez besteko emari turbinatua: 1.697 l/s
  • Ekoizpena: 15,16 GWh.
  • Iberdrolarekin partekatua.

>Eugiko zentral hidroelektrikoa

Presaren oinean dago, Arga ibaiaren eskuineko ertzean.

  • Instalatutako potentzia: 1.890 kW.
  • Kontzesioa: 5.250 l/s
  • Batez besteko emari turbinatua: 1.550 l/s
  • Ekoizpena: 4,13 GWh.

> Urtasungo zentral hidroelektrikoa

Urtasungo Edateko Uren Araztegiaren sarreran dago.

  • Instalatutako potentzia: 196 kW.
  • Kontzesioa: 1.150 l/s
  • Batez besteko emari turbinatua: 572/s
  • Ekoizpena: 0,92 GWh.

2009ko errendimendua


egillor urtasun tiebas  
Tratatutako ura 15.407.050m3 17.193.089m3 1.064.285m3  
> Analisi kontrola        
Lagin kopurua 231 203 71  
Parametro kopurua 3.234 3.220 994  
Emaitzak       Araudian zehaztutako maila
Kloroaren analisi bidezko kontrola %100 %100 %100 >0,5 ppm eta >1 ppm
Uhertasunaren analisi bidezko kontrola %100 %100 %100 < ntu1
Mikrobiologiako analisi bidezko kontrola %100 %100 %100 Ez dago E.Coli eta estreptokoko batere

Kontsumitutako lehengaiak


egillorko araztegia urtasungo araztegia tiebasko araztegia
Erreaktiboak (kg)      
Polielektrolitoa 1.650 1.850 100
Soda kaustikoa - 192.389 -
Kloroa 21.182 45.000 2.940
Aluminio polikloruroa 270.743 396.643 48.490
Oxigenoa - - -
Almidoia 5.200 6.300 -

Sortutako hondakinak


egillorko araztegia urtasungo araztegia tiebasko araztegia
Edateko uren araztegiko lohiak (kg) 223.300
817.180
20.360

Energia elektrikoaren kontsumoa


egillorko araztegia urtasungo araztegia tiebasko araztegia
Kontsumitutako energia (kWh) 468.136 509.131 361.190