Iruñerriko Mankomunitatea
2009ko ekitaldiko txostena

Giza taldea

Prestakuntza eta garapen profesionala

Langileen prestakuntzari eskaintzen diogun arretak pertsonen ezagutza, gaitasun eta trebetasunaren bereganatzea eta eguneratzea erraztu nahi ditu, enpresak bere egindako estrategiari zein erronkei erantzuteko.

2009ko Prestakuntza Planak 248 prestakuntza ekintza izan ditu, eta bere kostua 123.734,54 eurokoa izan da. Prestakuntza ekintzak enpresako departamentu eta zentro guztietan egin dira, kolektibo profesional ezberdinen beharrei erantzuten dizkieten edukiak jorratuz. Tripartita Fundazioak 2009ko Prestakuntza Planerako eman digun diru-laguntza 22.723,90 eurokoa izan da.

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak antolatutako ikastaroetan parte hartzen segitu dugu, gehienbat ofimatika-prestakuntzarako, hala nola Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak sustatutako ikastaroetan

2006-08/09 aldirako Hitzarmena: prestakuntza programak

prestakuntza programak xedea baldintzak
Prestakuntza beharren I. programa Langilea berak egiten dituen lanetan edo bere lanpostuko berrikuntza zein proiektuetarako gaitzera zuzendutako prestakuntza ekintzak dira Enpresak bere egiten ditu kostu zuzen guztiak eta lan-jardunaldian egiten dira
Prestakuntza laguntzeko II. programa Promozioetara aurkeztu daitezkeen langileei gaitasuna emateko prestakuntza ekintzak, barne prestakuntzan lor daitezkeen mailetan. Enpresak irakasleak, lokalak eta materiala ordaintzen ditu. Lan-jardunalditik kanpo egiten dira eta denboraren truke ez dago ordainik
Interes pertsonaleko III. programa Erabilgarritasun profesionalaren ikastaroak, langilearen lanpostuarekin erlazio gabekoak, baina jarduera profesional batean aritzeko gaitasun ofiziala eskaintzeko modukoak. Enpresak gastu zuzenen %75 ordaintzen ditu, testu liburuak barne, 600 euro/pertsona/urte gehieneko muga delarik. Erakundearen jarduerekiko erlaziorik ez badago, edo txikia bada, %25 ordaintzen da
Euskararen sustapena Euskara ikastearen sustapena, bere kultura balio bereziarengatik eta indarrean dagoen legediarekin bat Gehieneko muga 600 euro/pertsona/urte da eta ordain gisa orduak ematen dira, Enpresa Batzordearekin adostutako baremoaren arabera.

Interes pertsonaleko programa gure 8 langilek baliatu dute, honako arlo hauetan: oinarrizko ikasketa zenbait, unibertsitate ikasketak, profesionalak eta ingeles hizkuntza. Bestalde, 10 pertsonak jaso dituzte euskara ikasteko laguntzak.

Datu nagusiak langileen prestakuntzan

  200620072008 2009
Prestakuntza ekintzen kopuru osoa 177 220 247 248
Bertaratze kopurua, guztira. 737 906 1.056 1.163
Bertaratze ordu kopurua, guztira. 7.406 8.812 9.634 11.480
Emandako lan orduak, guztira 7.356 8.762 9.584 11.390
Prestakuntza ekintzen kostu zuzena 112.954 128.566 123.550 123.735
Lan orduen kostua 152.716 165.320 208.016 283.033
Kostu osoa (kostu zuzena+lan orduak) 265.670 293.886 331.566 406.768

Langileen prestakuntzaren adierazleak

  200620072008 2009
Prestakuntza orduak langile eta urte bakoitzeko 16,46 19,05 19,90 23,53
% prestakuntzan aritutako langileak, langile kopuruaren batez bestekoari erreparatuta 70,66 81,33 77,43 78,03
% lan orduak, bertaratutako ordu guztiei erreparatuta 99,32 99,43 99,48 99,22
% prestakuntzarako inbertsioa, soldata-masari erreparatuta 1,73 1,87 1,95 2,54

Azkenik, praktika profesionalak sustatzeko Nafarroako hezkuntza instituzioekin adostutako hitzarmenen baitan, gurean lanbide heziketako edo unibertsitateko 6 ikasle aritu dira praktika profesionaletan.