Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Fakturaren azalpena

RSS

Tabs

Deskribapena

Oro har, Mankomunitatearen fakturak bi atal izan ohi ditu; urari eta hondakinei dagozkien atalak, hain zuzen. Faktura lau hilean behingoa edo hilerokoa izan daiteke, instalatuta dagoen kontagailuaren emariaren arabera (2,5 m3 ordukoa bitarte, lau hilean behingoa; gainerakoak, hilerokoa).

URAREN ZIKLO INTEGRALA

Aurreneko bloke honetan fakturatu diren alderdi desberdinak zehazten dira; zehazki, egin den kontsumoaren eta aplikatu den tarifaren mende daudenak.

Kontsumoa: kontratatuta dagoen erabilera motari buruzko argibideak ageri dira, kontagailu motarenak eta erregistratutako emariari buruzkoak.

Fakturatutako alderdiak: barne hartzen ditu hornidura eta saneamendu kuota finkoak (kontagailuaren emariaren arabera), egindako kontsumoa (kontratatuta dagoen erabileraren arabera) eta saneamendu kanona (Nafarroako Gobernuak ezarritakoa, fakturatutako metro kuboen arabera).

 

 

HONDAKINAK BILTZEA ETA TRATATZEA

Bigarren bloke honetan, hondakinak biltzeko eta tratatzeko zerbitzuaren zenbatekoak zehazten dira. Zehazki, kuota aldakor bat eta finko bat batzen dira.

Kuota aldakorra: zerbitzua ematen zaion etxearen katastro baliotik ateratzen da.

Kuota finkoa: etxeari ematen zaion erabileraren araberakoa da.

Bi alderdi horiek batuta hondakinen zerbitzuaren urteko kostua lortzen da, eta gero, fakturek hartzen dituzten aldien arabera zatitzen da (zati hamabi egiten da, hilerokoa bada; eta zati hiru, lau hilean behingoa bada).

Erabiltzailea ez badago abonatuta uraren ziklo integralaren zerbitzura, hondakinen zerbitzuaren faktura besterik ez du jasoko.

Informazio horrek balio izan dizu?