Kontsumo ohituretan jokabide eredu errazak ikasten badituzu, ura arrazoiz erabiltzea eta aurreztea bultzatzen ariko zara:
BAINUGELAN
- Eduki konketako iturria itxita, bizarra ebakitzen, edo eskuak edo hortz-haginak garbitzen dituzun bitartean. Izan ere, hori egiten duzun bakoitzean 3 litro ur aurreztu ditzakezu.
- Dutxa hartu bainua hartu ordez. 150 litro ur aurreztu ditzakezu.
- Ez bota zigarrokinik, paperik, txiklerik ez beste ezer komunera. Komunaren tanga husten duzun bakoitzean 15 litro ur kontsumitzen dituzu.
- Erabili karga bikoitza duten komuneko tangak. Emari egokia aukeratzeko bidea ematen dute, eta, hartara, uraren erdia ere aurreztu daiteke.
SUKALDEAN
- Erabili garbigailua eta ontzi-garbigailua bete-beteak daudela. Energia aurreztuko duzu eta 50 litro ur, jartzen dituzun bakoitzean.
- Ez utzi harraskako iturria alferrik irekita, eta ez bota janari hondarrak harraskara. Hobe da zakarrontzira botatzea. Irekita dagoen iturriak 5 litro ur gastatzen ditu minutuko.
- Konpondu iturriek edo tangek izan ditzaketen matxura edo jario txikiak. Tantaka-tantaka, 30 eta 50 litro artean gal daitezke iturri batean egunean.
LORATEGIAN
- Ureztatu ilunabarrean; hartara, ura lurruntzea saihestuko duzu eta bai eguerdiko eguzkiaren lupa efektua ere.
- Ihinztagailuek ura modu homogeneoan botatzen dute, eta, gainera, emaria eta ureztatzeko unea kontrolatzeko aukera ematen dute.
- Ez ahaztu ixte giltza ongi itxi behar duzula ureztatzen amaitzen duzunean.
- Otorduetan pitxerretan eta botiletan sobera gelditzen den ura landareak ureztatzeko erabil dezakezu. Eta barazkiak garbitzeko ura ere erabil dezakezu horretarako.