ABISUA / KONPOST-SALMENTA ITXITA, PUBLIKO OROKORRARENTZAT
2022ean, Arazuriko konpostaren salmenta (zakuetan eta soltean) itxita egongo da publiko orokorrarentzat, eta lorezaintzako enpresetarako eta udaletarako baino ez da egongo zabalik.
Barkatu horrek eragin ditzakeen eragozpenak.
Arazuriko konposta eta Arazuriko konpost begetala Arazuriko HUAn eros daitezke, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara. Zehazki, bi formatu hauetan saltzen da: 20 kilogramoko zakuetan eta soltean.
PREZIOAK (BEZa barne)
Arazuriko konposta | 1 – 25 t | 34,00 € / t |
25 t-tik aurrera | 28,90 € / t |
Arazuriko konpost begetala | 1 - 25 T | 45,01 € / t |
25 t-tik aurrera | 38,24 € / t |
Arazuriko konpost zakuratua: 30L = 15-20 Kg | 1 – 500 zaku | 2,00 € / zakua |
500 zakutik aurrera | 1,65 € / zakua |
Arazuriko konpost begetal zakuratua: 30 L = 20 Kg. | 1 – 500 zaku | 2,20 € / zakua |
500tik aurrera | 1,85 € / zakua |
Konpostaz gain, beste bi produktu merkaturatzen dira: errezeboa eta substratua, biak ala biak soltean.
ERREZEBOA
Errezeboa nahastura bat da, konposta eta hondar silizeo garbia dituena. Oso buztintsuak diren lurzoruen drainatzea hobetzeko eta soropila ezartzen denean erabiltzen da.
PREZIOAK (BEZa barne)
1. mailako errezeboa (%25 konposta + %75 hondarra) | 1 – 100 T | 42,75 € / t |
100 t-tik aurrera | 36,32 € / t |
2. mailako errezeboa (%50 konposta + %50 hondarra) | 1 – 100 T | 38,03 € / t |
100 t-tik aurrera | 32,33 € / t |
1. mailako errezebo begetala (%25 konpost begetala + %75 hondarra) | 1 – 100 T | 43,70 € / t |
100 t-tik aurrera | 37,14 € / t |
2. mailako errezebo begetala (%50 konpost begetala + %50 hondarra) | 1 – 100 T | 39,00 € / t |
100 t-tik aurrera | 33,13 € / t |
SUBSTRATUA
Substratua nahastura bat da, Arazuriko konposta eta Arazuriko konpost begetala turba gorriarekin nahastetik lortzen dena. Mintegietako eta loreontzietako landatzeetarako erabiltzen da.
PREZIOAK (BEZa barne)
Substratua landatzeetarako (%50 1. mailako konposta + %50 turba gorria) | 95,81 € / t |
Substratu begetala (%50 konpost begetala + %50 turba gorria) | 97,56 € / t |
TARIFA BEREZIAK
Konposta eta errezeboa erosteko tarifa bereziak daude udal eta kontsumitzaile handientzat: 25 tonatik aurrera konpostaren kasuan eta 100 tonatik aurrera errezeboaren kasuan (1. eta 2. mailakoa).
Produktu guztiak (konposta, errezeboa eta substratua) big bag zakuetan hornitu ahal izango dira. Horretarako, haren prezioa gehitu behar zaio produktuarenari.
Era berean, Arazuriko HUAtik garraiatzeak aukera ere badago: 67,20 euro orduko (BEZa barne), gehienez ere 13 tona badira; eta 86,03 euro orduko (BEZa barne), gehienez ere 25 tona badira.