PRIBATUTASUN-POLITIKA
1.- Nor gara?
Webgune honek Iruñerriko Mankomunitatearen gaineko informazioa hartzen du (P3112070B IFK eta helbidea Chinchilla Jeneralaren kalean, 7.ean, Iruñean). Zehazki, administrazio publiko bat da, zerbitzu publiko hauek ematen dituena:
- Uraren hornidura eta saneamendua, eta bai hondakinen kudeaketa ere, “Iruñerriko Zerbitzuak, S.A.” merkataritzako erakundeak emandakoak. Sozietate horren kapitala Mankomunitatearena baino ez da. Merkataritzako erakundea zerbitzu horiek gauzatzean tratatzen dituen datuen arduraduna da. Lotura honetan jasotzen dira erabilera-baldintzak.
- Hiri-garraio kolektiboa. “Transports Ciutat Comtal, S.A.” sozietateari emandako kontzesio administratiboaren bidez ematen da zerbitzua.
- Taxia, baimen administratiboen bidez.
Mankomunitatea da zure datuen arduraduna, eta berarekin harremanetan jar zaitezke mezua bidalita helbide elektroniko honetara: mcp@mcp.es.
2.- Zertarako erabiliko ditugu ematen dizkiguzun datuak?
Eskatu diguzun prestazioa garatzeko erabiliko ditugu zure datuak, dela Mankomunitatearen esparru orokorrekoa, administrazio publiko gisa, dela hiri-garraio publikoko eta taxiko zerbitzuekin lotutakoa.
Zure interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzeko ere erabil ditzakegu, eskatu diguzun zerbitzua ikusita. Era gehigarrian, ikerketako eta estatistiketako helburuetarako tratatu ahal dira datuak, anonimizazioa bermatuta, eta noizbehinka produktuak eta zerbitzuak eskaintzeko. Ez da erabaki automatizaturik hartuko merkataritzako profiletan oinarrituta.
Era berean, legearen arabera beste administrazio publiko batzuek ematen dizkiguten datuak erabiliko ditugu, Mankomunitatearen eskumenak gauzatzeko.
Datu pertsonalak ematea exijitzen duten eskaeren kasuan, zure onarpena edo baimena idatziz eskatuko dizugu, Datuak Babesteko Europako Araudiak exijitzen duen oinarrizko informazioa edukiko duen dokumentu batean. Eta, beste gauza batzuen artean, egin daitezkeen datu-lagatzeak hartuko ditu. Lagatze horiek ere baimendu ahal izango dizkiguzu eta eskatu diguzun zerbitzua behar bezala betetzeko izango dira beti.
Beti izango duzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea, eta bai beste eskubide batzuk ere, informazio gehigarrian azaltzen den moduan. Informazio hori beti eskuratu ahal izango duzu paperean Mankomunitatean bertan eta webgune honetan, egin duzun eskaeraren arabera.
3.- Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?
Emandako datu pertsonalak kontratu-harremana edo gaitzen duen titulu juridikoa dagoen bitartean gordeko dira eta azken interes-berrespenetik aurrera 5 urteko epe batean, baldin eta interesdunak ez badu datuak ezabatzeko eskatzen.
Era gehigarrian, oro har ezarritako 5 urteetatik harago gorde ahal izango dira, ikerketako edo estatistiketako eraginetarako.
4.- Zein hartzaileri jakinaraziko zaizkio zure datuak?
Beharrezkoa denean, datuak hauei jakinarazi ahal izango zaizkie:
- Administrazio publikoak, legeak hala egiteko ezartzen duenean.
- Erakunde zehatzak, kasu jakin bakoitzean ematen den oinarrizko informazioan eta informazio gehigarrian azalduko direnak.
Ez dira transferituko datu pertsonalak beste herrialde batera edo nazioarteko erakunde batera.
5.- Zein dira zure eskubideak datuak ematen dizkiguzunean?
Edozein pertsonak du Iruñerriko Mankomunitatean ukitzen duten datuak tratatzen ari garen edo ez jakiteko informazioa eskuratzeko eskubidea.
Interesa duten pertsonek beren datu pertsonalak eskuratzeko eskubidea daukate, bai eta zuzenak ez diren datuak zuzentzeko eskatzekoa ere edo, bere kasuan, ezabatzeko eskatzekoa ere, beste arrazoi batzuen artean, datuak jaso zirenean zeuden helburuetarako jada beharrezkoak ez direnean.
Egoera jakin batzuetan, interesdunek eskatu ahal izango dute beren datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, eskubideak gauzatzeko edo erreklamazioak defendatzeko baino ez ditugu gordeko.
Egoera jakin batzuetan eta haien egoera partikularrarekin lotutako arrazoiengatik, interesdunek uko egin ahal izango diote beren datuen tratamenduari. Mankomunitateak datuak tratatzeari utziko dio, premiazko eta legezko arrazoiengatik izan ezik, edo egon litezkeen erreklamazioen defentsa edo gauzatzearengatik.
Era berean, interesdunak bere eskubideen eramangarritasunerako eskubidea du.
Uste badu bere datuak ez direla zuzen tratatu, jakinarazi ahal izango digu privacidad@mcp.es helbide elektronikoaren bidez eta ondoren kontrol-agintaritzara jo ahal izango du: Datuak Babesteko Espainiako Agentzia.