
Mankomunitateak ohartarazi nahi du berak ez dituela egiten Iruñerrian egiten ari diren inkestak
Mankomunitateak ohartarazi nahi du bera ez dela egun hauetan Iruñerriko etxebizitza batzuetara deitzen ari dena. Dei horiek egiten ari direnek ura aurrezteari eta hondakinak kudeatzeari buruzko inkestak egin behar dutela esaten dute eta, gero, hitzordua eskatzen dute etxeetara joateko eta bi euro ordaindu ondoren, objektu bat emateko han daudenei.
Mankomunitateak argitzen du ez duela zerikusirik dei horiekin. Hori dela-eta, herritarrei arretaz jokatzeko gomendatzen die, iruzurra izan daitekeelako susmoa baitute.
Mankomunitateak ematen dituen zerbitzuari buruzko edozein kontsulta egiteko, Iruñerriko biztanleek Mankomunitateko Herritarren Arretarako Zerbitzuaren telefono zenbakia balia dezakete: 948 423242 edo www.mcp.es webgunea kontsultatu.
Beste albiste batzuk
- Gaueko ordutegian amaitzen diren partiden ondoren, R1 eta R2 lineek emango dute zerbitzua. Gainera, 1., 6. eta 9. lineek azken bidaia bat...
- Navarra Sumak irizpena eskatu zuen, bermatzen zuen hirigintza-plana baliogabetu ondoren proiektura funts publikoak esleitzea zalantzan...
- Murrizketa 2022ko irailaren 1etik abenduaren 31 arte aplikatuko da