
Herritarrei arreta emateko zerbitzu telematikoa eta telefono bidezkoa lehenetsi ditu IMk, aurrez aurrekoaren gainean
Koronabirusa kutsatzeko arriskuaren aurrean prebentzio-neurri moduan, Iruñerriko Mankomunitateak herritarrei arreta emateko egoitza elektronikoan duen zerbitzu telematikoa (https://sedeelectronica.mcp.es/eu/contenuak/izapideak) eta telefono bidezko zerbitzua (948 423242) lehenetsi ditu, ahal den neurrian aurrez aurreko arreta gutxitzeko. Hori dela-eta, herritarrei eskatu die Herritarren Arretarako Zerbitzuaren bulegoetara joatea saihesteko, eta kontsultak eta izapideak aipatu diren bi sistema horien bidez bideratzeko.
Beste alde batetik, Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzuari buruzko informazioa lortzeko, www.infotuc.es webgunea eta “Tu Villavesa” aplikazioa kontsultatzea gomendatu du.
Azkenik, eta hori ere COVID-19 gaixotasuna kutsatzeari aurrea hartzeko neurri gisa ere, Mankomunitateak jakinarazi du aldi baterako bertan behera utzi duela Arazuriko Hondakin Uren Araztegian (HUA) konposta txikizka saltzea. Beraz, besterik jakinarazi bitartean, ez da txikizkako salmentarik izango.
Gerta liteke neurri hauek aldatu edo zabaldu behar izatea, izan daitezkeen egoera berrien edo eskumena duen agintaritzak ematen dituen aginduen arabera. Edonola ere, Iruñerriko Mankomunitateak horren guztiaren berri emango du, ohiko bitartekoen bidez.
Beste albiste batzuk
- Lehiaketa ekainaren 5ean egingo da, igandea, San Andres Errotaren inguruetan
- Joan den urteko urrian aurkeztu zen Iruñerriko Ibai Parkearen barnean dagoen ibilbide hau egokitu izana
- Lehiaketak 23. edizioa izango du aurten, eta San Andres Errotan egingo da, Atarrabian