
Aitor Villegas Garciak piztu du Iruñerriko Mankomunitatearen Eguberrietako zuhaitza
Gaur arratsaldean, Iruñerriko Mankomunitatearen Eguberrietako zuhaitza pizteko ekitaldia egin da, bi urtez hura ospatu gabe igaro ondoren.
Zuhaitz hori 2.530 botila berrerabilik eratuta dago, eta kokatu da erakundearen egoitzaren parean, Baluarteko plazan.
18.30etan hasi da jarduera. Jostailuen bilketa, bidezko merkataritzako txokolatea jatea, gaztainak, jolasak eta puzgarriak. Beste batzuetan bezala, Espainiako Zenu Hizkuntza elkarkide bat aritu da.
Ondoren, neska-mutikoek azken botilak kokatu dituzte zuhaitzean, osatzeko eta Gabonetarako prest uzteko. 6 eta 12 urte arteko neska-mutiko guztien artean zuhaitza pizteko azken botila jartzeko aukera zozkatu da. Hain zuzen, Aitor Villegas Garcia mutikoari egokitu zaio aukera, eta 19:15ean jarri ditu martxan argiak, suhiltzaileen kamioi baten goiko aldera igota.
Beste albiste batzuk
- Mankomunitateak gomendatzen du arreta berezia jartzeko prebentzio neurrietan, izotzak kontagailu eta hodietan izan ditzakeen eraginak...
- Bio-hondakinen kudeaketa konpostaren bidez egingo da osorik
- Sutea, beharbada nahita eragindakoa, joan den larunbateko goizaldean gertatu zen