Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Ofertas de empleo RSS
2022/03/24tik 2022/04/24ra
Convocatoria resuelta

ZIBERSEGURTASUNEKO KUDEATZAILEA

2022/000007 Erref.

Iruñerriko Mankomunitatearen sozietateak, SCPSAk (Uraren Ziklo Integralaren, Hiri Hondakinen, Hiri Garraioaren, Taxiaren eta Eskualdeko Ibai Parkearen zerbitzuak kudeatzen ditu), egiturazko lanpostu hau bete behar du:

ZIBERSEGURTASUNEKO KUDEATZAILEA

Informazioaren Teknologien zuzendaritzaren mende egonik, informazioaren segurtasunaren plan zuzentzailea eta elkartutako neurri tekniko desberdinak garatzea kudeatu eta sustatuko du, erakundearen beharren, ildoen eta indarrean dagoen araudiaren arabera, erakundeari informazioaren segurtasunaren maila emateko, enpresaren eta erreferentziazko estandar normatiboen bilakaeraren arabera.

baldintzak:

  • Lanposturako behar den titulua: unibertsitateko titulua, gradua edo lizentzia: Informatika, Telekomunikazioak, Matematika, Datuen Zientziak edo teknologiarekin eta/edo zibersegurtasunarekin lotutakoak.
  • Gidabaimena, B motakoa.

eskaintzen da:

Enpresa publiko baten plantillan sartzea. Ordainsari-maila erakargarria, eskatutako eginkizunekin eta baldintzekin bat datorrena, gainerako lan-baldintzekin batera SCPSAren Hitzarmen Kolektiboan araututa dagoen sistemaren arabera. (Hitzarmen kolektiboa).

Lotutako dokumentuak PDF formatuan:

  1. DEIALDIA
  2. IRAGARKIA
  3. HAUTAGAITZA ONARPENA
  4. 2022/06/02 PROBEN EMAITZAK
  5. 2022/06/24 ERABATEKO EMAITZAK

Deialdian interesa duten pertsonek, bertan aurkezteagatik, lanpostuaren eskakizunak eta edukiak, deialdia bera eta hautaketa-prozesuko probak onartzen dituzte.

DATUEN BABESA: Datuak Babesteko araudian ezarrita dagoena betetze aldera, jakinarazi behar dizugu formulario honetan biltzen diren datu pertsonalak fitxategi batean sartuko direla eta helburu bakarra publizitatea egindako hautaketa-prozesua kudeatzea izango dela. Datu horiek ez zaizkio beste inori lagako, legezko xedapenek hala egitea agintzen badute izan ezik. Halaber, jakinarazi behar dizugu fitxategiaren arduraduna SCPSA izango dela eta harengana jo ahal izango duzula datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubideak eta dauzkazun gainerakoak gauzatzeko helburuarekin. Pribatutasunari buruzko informazio gehigarria webgune honetan kontsultatu dezakezu: hemen