Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Ofertas de empleo RSS
2022/04/27tik 2022/05/23ra
Publicación documentación

HONDAKINETAKO TEKNIKARIA

2022/000013 Erref.

Iruñerriko Mankomunitatearen sozietateak, SCPSAk (Uraren Ziklo Integralaren, Hiri Hondakinen, Hiri Garraioaren, Taxiaren eta Eskualdeko Ibai Parkearen zerbitzuak kudeatzen ditu), egiturazko lanpostu hau bete behar du:

HONDAKINETAKO TEKNIKARIA

Hondakinetako Zuzendaritzaren mende egonik, saileko zuzendaritzarekin eta buruekin elkarlanean ariko da hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzuen plangintza egitean, haiek ezartzean eta gainbegiratzean, oinarri teknologikoko proiektuak egin eta koordinatuta eta beharrezkoak diren datuak, informazioa, analisiak eta irizpideak emanda, araudiekin, kontraten baldintzekin eta jasotako ildoekin bat, zerbitzuaren kudeaketa ezin hobea, kontrola eta hobekuntza lortzeko.

baldintzak:

  • Lanposturako behar den titulua. Unibertsitateko titulu teknikoa ingeniaritzan edo gradua: industriala, ingurumenekoa, bide, ubide eta portuetakoa, zibila, informatikakoa, telekomunikazioetakoa, datuen zientziakoa edo beste batzuk; edo zientzietakoa (lizentzia edo gradua): fisikakoa, matematikakoa, ingurumen-zientzietakoa edo beste batzuk.
  • Gidabaimena, B motakoa.

ESKATUTAKO GAITASUNAK:

GAITASUN TEKNIKOAK:

Deskribatutako eginkizunekin lotuta, gaitasun tekniko hauek ebaluatuko dira:

  • Informatika aurreratua eta programa teknikoak (hondakinen modeloak, geografia-informazioko sistemak, zerbitzua ustiatzea laguntzeko sistemak).
  • Estatistika aplikatuko eta ikerketa-tekniketako ezagutzak.
  • Logistika eta ibilbideen kudeaketa.
  • Erreferentziazko legeria eta esparru normatiboa.
  • Antolaketarako gaitasuna, proiektuen kudeaketarako metodologia.

eskaintzen da:

Enpresa publiko baten plantillan sartzea. Ordainsari-maila erakargarria, eskatutako eginkizunekin eta baldintzekin bat datorrena, gainerako lan-baldintzekin batera SCPSAren Hitzarmen Kolektiboan araututa dagoen sistemaren arabera. (Hitzarmen kolektiboa).

Lotutako dokumentuak PDF formatuan:

  1. DEIALDIA
  2. IRAGARKIA
  3. HAUTAGAITZA ONARPENA

Deialdian interesa duten pertsonek, bertan aurkezteagatik, lanpostuaren eskakizunak eta edukiak, deialdia bera eta hautaketa-prozesuko probak onartzen dituzte.

DATUEN BABESA: Datuak Babesteko araudian ezarrita dagoena betetze aldera, jakinarazi behar dizugu formulario honetan biltzen diren datu pertsonalak fitxategi batean sartuko direla eta helburu bakarra publizitatea egindako hautaketa-prozesua kudeatzea izango dela. Datu horiek ez zaizkio beste inori lagako, legezko xedapenek hala egitea agintzen badute izan ezik. Halaber, jakinarazi behar dizugu fitxategiaren arduraduna SCPSA izango dela eta harengana jo ahal izango duzula datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubideak eta dauzkazun gainerakoak gauzatzeko helburuarekin. Pribatutasunari buruzko informazio gehigarria webgune honetan kontsultatu dezakezu: hemen