“HHTZko peoia” lehiaketarako ohiz kanpoko deialdia (3 lanpostu)
Iruñerriko Mankomunitatearen sozietateak, SCPSAk (Uraren Ziklo Integralaren, Hiri Hondakinen, Hiri Garraioaren, Taxiaren eta Eskualdeko Ibai Parkearen zerbitzuak kudeatzen ditu), egiturazko lanpostu huts hauek bete behar ditu, lehiaketarako OHIZ KANPOKO deialdi honen bidez, Enplegu publikoaren behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legea betetze aldera:
HHTZ-KO PEOIA (3 lanpostu)
HHTZko burutza operatiboaren mende arituta, birzikla daitezkeen materialak bereizi behar ditu fabrikan, fabrika, zentroa, ingurunea eta sartzeko bideak garbitzeko lanak egin behar ditu, eta bai bere eskumenen mailako beste lan batzuk ere, arau teknikoen eta segurtasunekoen, ezarrita dauden prozeduren eta jasotako agindu edo jarraibideen arabera, materialak ahalik eta gehiena berreskuratzea, zentroko instalazioak garbi egotea eta ingurumenean izan ditzaketen eraginak murriztea lortzeko.
BALDINTZAK:
- Lanposturako eskatutako titulua: gutxienez, Lehen Mailako Ikasketak, Eskola Ziurtagiria, OHO, DBH edo baliokidea.
- Gidabaimena, B motakoa
eskaintzen da:
Enpresa publiko baten plantillan sartzea. Kontratu mugagabea, Enplegu publikoaren behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legearen arabera. Eskatutako eginkizunekin eta baldintzekin bat datorren ordainsari erakargarria, gainerako lan-baldintzekin batera SCPSAren Hitzarmen Kolektiboan araututa dagoen sistemaren arabera. (Hitzarmen Kolektiboa).
Lotutako dokumentuak PDF formatuan:
IM-SCPSA erakundeak hartua du emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunarekiko konpromisoa. Hori dela-eta, espresuki gonbidatu nahi ditu deialdi hauetara pertsona gaituak eta ezarritako baldintzak betetzen dituztenak.
DATUEN BABESA: Datuak Babesteko araudian ezarrita dagoena betetze aldera, jakinarazi behar dizugu formulario honetan biltzen diren datu pertsonalak fitxategi batean sartuko direla eta helburu bakarra publizitatea egindako hautaketa-prozesua kudeatzea izango dela. Datu horiek ez zaizkio beste inori lagako, legezko xedapenek hala egitea agintzen badute izan ezik. Halaber, jakinarazi behar dizugu fitxategiaren arduraduna SCPSA izango dela eta harengana jo ahal izango duzula datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubideak eta dauzkazun gainerakoak gauzatzeko helburuarekin. Pribatutasunari buruzko informazio gehigarria webgune honetan kontsultatu dezakezu: hemen