Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Ofertas de empleo RSS
2022/04/01tik 2022/12/31ra
Publicación documentación

2022an iragarri beharreko SCPSAren egiturazko lanpostu hutsak

Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen arabera, 2022an, kanpoko fasean iragarri beharreko egiturazko lanpostu hutsen hasierako identifikazioa hau da, 2022ko martxoaren 29an SCPSAren Administrazio Kontseiluak aho batez hartu zuen akordioaren arabera:

Merezimendu-lehiaketa bidez (Seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriak):
  1. Bezeroen Arreta (gaztelaniazkoa): lanpostu huts 1

  2. Bezeroen Arreta (elebiduna): lanpostu huts 1

  3. Administraria: 4 lanpostu huts (2 Bezeroen sailean eta beste 2 Finantzen sailean)

  4. HHTZko peoia: 3 lanpostu huts

Merezimendu-lehiaketa eta oposizio bidez (2. artikulua):
  1. Administraria: 6 lanpostu huts (1 Bezeroen sailean, 2 SIMZen, 1 HHTZn, 1 Antolaketaren eta Pertsonen sailean, 1 Finantzen sailean)

  2. HUAko ustiapeneko ofiziala: 7 lanpostu huts

  3. HHTZko mantentze-ofiziala: lanpostu huts 1

  4. Peoia: 16 lanpostu huts (13 HHTZn; 3 SIMZen)

Barneko eta aurretiazko lekualdaketa-fase bat hitzartu da Peoi eta Administrari-Bezeroen Arretako (gaztelaniaz) lanpostuetarako. Behin gauzatzen direnean, sortzen diren lanpostu hutsak -berriro berrikusiko dira SCPSAren barnean- kanpoko fasean iragarriko dira, lanpostu hutsen kopurua emendatzea edo kostu ekonomikoa areagotzea ekarri gabe.

Deialdietako bakoitza (zehaztapenak, baldintzak, epeak…) 2022ko abenduaren 31 baino lehen argitaratuko da, SCPSAk ohikoak dituen informazio- eta komunikazio-bideetan.


Deialdian interesa duten pertsonek, bertan aurkezteagatik, lanpostuaren eskakizunak eta edukiak, deialdia bera eta hautaketa-prozesuko probak onartzen dituzte.