• Beste batzuk
  • "Utzitako zaborrak" Argazki-lehiaketa

    Zuk ere zaborrak aurkitzen dituzu eskuarki joaten zaren tokietan? 

    Arazo larri hau irudikatzeko argazki-lehiaketa bat prestatu dugu. Animatzen zara?

    Zure herrian, hirian edo auzoan botata aurkitu duzun zaborra erakusten duen argazki bat egitea nahi dugu. Sofa bat izan daiteke, kalean hegan dabilen maskara bat edo auzoko parkean egin duten botila festa batean “ahaztuta” gelditu diren zaborrak. Gogoan izan ezazu Iruñerriaren barnean dagoen toki bat izan behar duela!

    Azaroaren 6an, lanak jaso ondoren, erakusketa hasiko da, Hondakinen Prebentzioaren Astearekin batera, Mendillorriko ur-biltegietan.

    Herri-bozketa baten bidez, bi irabazle erabakiko dira.

    1. saria: Polaroid kamera
    2. saria: HD dronea

     ___

     Parte hartzea oso erraza da:

    1.- atera argazkia zure mugikorrarekin edo argazki-kamerarekin.

    2.- Bidali iezaguzu email bat Actidadesmcp@introcomunicacion.com helbidera, zure datuak, lanaren izenburua, kokapena eta aurkitu duzunaren, pentsatzen duzunaren edo abandonatutako zaborra aurkitzean sentitzen duzunaren deskribapen labur bat betez. Erantsi zure argazkia eta bidali! Gogoratu urriaren 25a baino lehen.

    ___

    * Parte-hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du.

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Doakoa
    • Inskripziogabe

    Jarduera nabarmenduak

    Beste batzuk
    Hurrengo eguneanLarunbata 4 de Abendua