• Erakusketa
  • True colors

    Donibane Li-LHko Erdi mailako Lanbide Heziketako ikasleek LGTBI+ banderaren koloreetan inspiratutako poltsen bilduma bat jarri dute erakusgai, Florentziako Liceo Artistico Statale di Porta Romana e Sesto Fiorentino ikastetxeko Moda Diseinuko ikasleekin elkarlanean egindakoa.

    ‘True Colors’ izenburua duen proiektu hau –Cindy Lauperren (hari egiten dio ohorea bere izenarekin) abestian inspiratua aurreneko une batean– Florentzian garatu zen Erasmus proiektuaren egonaldi batean. Zehazki, 10 ikasle elkarlanean aritu ziren bi astean Florentziako institutu artistiko ospetsu horretako beste ikasle batzuekin.

    Proiektuaren emaitza poltsen 10 prototiporen bilduma bat da, eta pertsona guztien sexu- eta genero-dibertsitaterako askatasun-eskubidean inspiratuta eginda daude. Horretarako, banderaren koloreak denimen hondo neutro baten gainean moldatu dituzte, ehun-material birziklatuak erabilita, eta bai Italiako lizeoari enpresa handiek eman dizkieten erakusgaietatik datozen akaberak ere.

    Erakusketan, proiektuaren sorkuntza-bilakaera osoa ikusi ahal izango da, dela prestatzeko aurretiko lanak, diseinuak eta patroigintza, Donibaneko ikasleek Erasmusera joan aurretiko hilabeteetan egindakoak (erakusketan ikus daitezkeen modeloetako batzuk sortu ziren orduan), dela Erasmusen esperientziaren ondoren izandako azken emaitza.

     

    _____

    Irisgarritasun-neurriak ditugu zure esku erakusketa honetarako. Egin iezaguzu kontsulta!

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Doakoa
    • Inskripziogabe

    Jarduera nabarmenduak

    Bisita gidatua

    Etorri San Andres Errota ezagutzera eta jakin eraikinaren historia, nola sortzen den energia eta nola egiten den irina barnean energia horrekin.

    Hurrengo eguneanLarunbata 4 de Otsaila
    Bisita gidatua

    Zentro bikain honetan, jatorrizko pilategiaren kopia bat dago, bolatze tradizionala nola egiten zen ikasteko eta bere historiara pitin bat gehiago gerturatzeko. 

    Hurrengo eguneanLarunbata 4 de Otsaila
    Bisita gidatua

    Badakizu etxean edaten duzun ura hemendik joaten dela? Etorri natura-ingurune sinestezin hau bisitatzera eta ezagutu urari buruzko datu interesgarri-interesgarriak.

    Hurrengo eguneanLarunbata 4 de Otsaila
    Beste batzuk
    Hurrengo eguneanAsteazkena 1 de Otsaila