Talde-jarduerak

15 lagunetik gorako edozein taldek –partikularrak izan edo elkarte edo talderen batekoak– du aukera jarduera hauek eskatzeko. Jarduera aukeratzea eta ardura hartzen duen pertsona heldu batek webgune honetatik eskaera egitea besterik ez da behar.

Hain zuzen ere, hauek dira aurki daitezkeen aukeretako batzuk: edaten dugun ura edateko on bihurtzeko tratamendua egiten duten instalazioak bisitatzea, sortzen ditugun ur zikinak arazten dituztenak edo hondakinak birziklatu ahal izateko bereizten dituztenak, hondakinei eta garraioari buruz gogoeta egitea, konpost ona egiten ikastea, edo ibaira hurbiltzea San Andres Errotatik.

Ezabatu

Ez dago emaitzarik bilaketa irizpide horietarako

Egin proba irizpideak aldatuta edo egin bilaketa berria