• Hitzaldia/Tailerra
  • Mapamundistas 2021 - Ultzama ibaia disekzionatzea

    MAPAMUNDISTAS zikloaren barruko jarduera:

    Florencia Rojas artistak gidatutako tailerra, helduentzat.

    Behar den materiala: argazki-kamera, eta halakorik ez izanez gero, telefonoa erabil daiteke.  

    Jarduera honetan, ibilbide bat planifikatuko da, bertan oinez ibiltzeko eta elementu historikoen, begetalen, arkitektonikoen argazki-sailkapen bat egiteko, kamerarekin, ingurunean sakontzeko eta eskuarki oharkabean joaten diren elementuen gainean begirada jartzeko. Izan ere, begirada jakin-nahiaren printzipio hau da argazkilaritzako edozein proiekturen hasiera. 

    Tipologien arabera sailkatu eta argazkiak egiteko sistema Alemaniako tradizio argi batean sartzen da, 1930eko hamarkadan hasi zena Neue Sachlichkeit mugimenduarekin eta Becherrekin eta Düsseldorfeko eskolan erakustearekin berreskuratu zena. Lanen adibide batzuk ikusiko ditugu, kanpora irten aurretik erreferentzia bat izateko.

    Gogoan izan artistaren “Ibai beretan” erakusketa bisitatzeko aukera duzula urriaren 24a arte, Atarrabiako Pilategian. 

    Izena emateko epea bukatu da

    • Beste batzuk
    • Gaztelania
    • Doakoa
    • Inskripzioarekin

    Jarduera nabarmenduak

    Bisita gidatua

    Etorri San Andres Errota ezagutzera eta jakin eraikinaren historia, nola sortzen den energia eta nola egiten den irina barnean energia horrekin.

    Hurrengo eguneanLarunbata 28 de Mai
    Bisita gidatua

    Jada edateko ona den ura biltegiratzen da Mendillorriko ur-biltegietan, ur hori gure etxeetara iritsi aurretik.

    Hurrengo eguneanLarunbata 28 de Mai
    Bisita gidatua

    Zentro bikain honetan, jatorrizko pilategiaren kopia bat dago, bolatze tradizionala nola egiten zen ikasteko eta bere historiara pitin bat gehiago gerturatzeko. 

    Hurrengo eguneanLarunbata 28 de Mai
    Bisita gidatua

    Badakizu etxean edaten duzun ura hemendik joaten dela? Etorri natura-ingurune sinestezin hau bisitatzera eta ezagutu urari buruzko datu interesgarri-interesgarriak.

    Hurrengo eguneanLarunbata 28 de Mai