• Hitzaldia/Tailerra
  • Makinaz josten — I. Maila

    Pauso bat gehiago eman eta josteko makina erabiltzen ikasi nahi duzu?

    Hari&Ari proiektuko Aiora kideak josteko makinen, etxekoen eta industriakoen, funtzionamenduari buruzko oinarrizko ezagutzak irakatsiko dizkigu bere tailerrean.

    Lehen zati teoriko bat egongo da, irakastekoa, eta bertan ekarpen teoriko batzuk egingo dira. Eta bigarren zatian, parte-hartzaile bakoitzak ikasitakoa gauzatu ahal izango du eta, bide batez, zalantzei erantzun ahal izango die.

    Tailerrean material guztiak ematen dira. Dena den, nahi baduzu, zure makina ekar dezakezu eta bai hasi edo jarraitu nahi duzun proiekturen bat ere. Aiorak atsegin handiz lagunduko dizu.

    *Ez ahaztu segurtasun-distantzia gordetzea, maskara erabiltzea eta beharrezkoa denean gel hidroalkoholikoa aplikatzea. COVID-19arekin bateragarria den sintomarik baduzu, PCR baten emaitzaren zain bazaude edo etxean konfinatuta, ez etorri tailerrera.

    COVID-19aren protokoloarengatik, bertaratuko den pertsonaren zenbaki pertsonalak agertu behar du izen-emate bakoitzean.

    Izena emateko epea bukatu da

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Doakoa
    • Inskripzioarekin

    Jarduera nabarmenduak

    Hitzaldia/Tailerra
    Hurrengo eguneanIgandea 23 de Mai
    Experiencias

    ‘Iruñeko Bonsai Klubarekin’ batera, bonsaien eta kusamonoen mundu interesgarria ezagutzera gonbidatu nahi zaitugu.

    Hurrengo eguneanLarunbata 22 de Mai
    Hitzaldia/Tailerra

    Hartara, teknika horren bidez, zaputzak diren espezieen eta Ibai Parkean bertan bakanetan ikusten diren espezieen presentziaren irudiak lor ditzakegu.

    Hurrengo eguneanLarunbata 22 de Mai
    Excursiones

    David Alegría historian doktorea eskutik, bizikleta-paseo atsegin batez gozatuko dugu Ibai Parkean, eta ibai ondoan dugun ondareari buruzko datu bitxi asko ikasteko aukera izango dugu. 

    Hurrengo eguneanIgandea 23 de Mai