
Ibaiaren bizi izkutua
Ibaiaren bizi ikustezina, ikusgarri!
Gaurko haizeak kulunkan jarri du ibar-baso egur zapaia
tuparrietan aurrera jariatuz doa zure isuria
ixilean, garraxika, lasaitasunean eta azkarrean
joaten ohi dira urak urtaroetan zehar
natur parkearen emozio nahaspilean
Gizateria doa ibilguan barna aurerra eta atzera
aisian eta jolasean, zentzumenen gozamena pil-pilera
agerian ez dagoenari erreparatu gabe ezjakinen antzera
Ikustezina denari so gabiltza ibar ondoko tximeletxean
zure ur gardenen biztanlego ñimiñoak arakatzean
txorien egongela izkutua
paisai ikusgarrrien margo eta belar osasunezko xaboi
ibar bazterrean metaturiko zaborren erdoil artean.
Ongi etorriak ikustezinaren ikusgarritasunera!
____
Olerki honen bidez, ‘Ibaiaren bizitza ezkutua’ erakusketa aurkezten da, Burlatako Askatasuna BHIk antolatutakoa. Erakusketan, hain zuzen, ikusezina dena ikusgai bihurtu nahi da eta landa, hiria eta gu geu zeharkatzen gaituen ibaiaren figura gerturatu. Ibaia sakon aztertzeko bai zientziaren ikuspegitik eta bai arte plastikoen ikuspegitik ere ikastetxeko ikasle batzuek egin duten lana ikus daiteke erakusketan.
Koordinatzaileak: Olatz Díaz Loinaz eta Iraide Ongay Rodriguez.
_____
Irisgarritasun-neurriak ditugu zure esku erakusketa honetarako. Egin iezaguzu kontsulta!
-
Adin guztietako hartzaileak
-
GaztelaniaEuskara
-
Doakoa
- Inskripziogabe