MUSIKA ARRATSALDEAK ERROTAN 2022
Del 2/06 al 25/06.
Beste urte batez, udako ostiral eta larunbatetan hitzordua duzue musikarekin San Andres Errotan.
____
Askotariko estiloetarako musika esparru izango da terraza: rocka, flamenkoa, folka, jazza…
Plan ezin hobea, udako arratsaldeetarako. Zain izango gaituzue.
Udaberriko jarduerak
Del 3/06 al 30/06.
Iritsi da udaberria! Eguraldi ona, lorez betetako zelaiak eta jarduera berriez gozatzeko gogo ikaragarria.
____
Tailer asko eta asko, erakusketak eta publiko eta interes guztietarako plan bikain eta askotarikoak dituen jardueren-programa antolatuta egingo diogu ongietorria urtaro honi.
Udaberria eta uda Mendillorrin
Del 3/06 al 30/06.
Mendillorriko ur-biltegiak toki ezin hobea dira sasoi honetan bisita egiteko. Paseoak egin daitezke bertan, eta eguraldi bikainaz eta bertan adin guztietako publikoentzat egiten diren jarduera guztiez goza daiteke.
Ez galdu!
Hazitokia
Del 4/06 al 31/05.
Komunitate-trukearen bidez bertako espezieen haziak berreskuratzea sustatzen duen ekimena da Hazitokia, hazien banku batekin eta biderkatzeko baratze batekin. Era berean, haziak biltzeko eta hautatzeko teknikak ikastea sustatzen du.
________
Ikusi proiektua eratzen duten jarduera eta tailerrei buruzko informazio gehiago!
Txartel bidez irekitzen diren edukiontziak ikusgai egiteko jarduerak
Del 4/06 al 30/06.
Txartel bidez irekitzen diren gai organikoetarako eta gainerakoen frakziorako edukiontzi berriak, auzoetara iristen ari direnak, ezagutarazteko, hainbat jarduera ari gara antolatzen, birziklapena sustatu eta hondakinak gaika bereiztearen gaian herritarrak sentsibilizatze aldera.
Jarduerak Emausko Trapuketarien Berriozarko (martxoa, apirila, maiatza)
Del 5/06 al 30/06.
Janari-hondarrekin jakiak prestatzeko sukaldaritza-tailerrak, etxeko konponketak egiten ikastekoak, arropa-trukea, sorkuntza oihalekin eta beste material batzuekin… Eta, gainera, gure josteko makinak erabiltzeko eta joskintzako espezialista baten aholkularitza izateko aukera ematen dizun gune bat ostiralero zabalik.
Kontsultatu programazioa eta eman izena webgunean. Doakoa da!