• Erakusketa
  • "Egokitzea: Klima-aldaketaren kontrako beste borroka"

    Klima-aldaketa errealitatea da. Jada ari gara aldaketak ikusten kliman eta basoko gaixotasunen eta izurriteen dinamikan eta banaketan Nafarroan. Hori dela-eta, aldaketa horietara egokitzen joan ahal izateko gure gizartea prestatzeko helburuarekin, eta, era berean, aldaketa horiek arintzeko borrokatzen jarraitzeko, Nafarroako Gobernuak "Egokitzea: Klima-aldaketaren kontrako beste borroka" dibulgaziozko erakusketa sortu du.

    Erakusketa, Europako LIFE-IP-Nadapta-CC klima-aldaketara egokitzeko proiektuaren esparruan egin da, eta Iruñerriko Mankomunitatearen zentro batera iritsiko da, LIFE SHARA proiektuaren (Klima Aldaketarako Espainiako Bulegoa-OECC, Fundación Biodiversidad, CENEAM eta Klima Aldaketarako Portugalgo Bulegoa) materialak Nafarroarako egokituta.

    Irudiztatuta dauden hogei bat taulatan, zuzenean Nafarroari eragiten dioten arazoei buruzko informazioa aurkitu ahal izango da, besteak beste, pinu-beldarraren (Thaumetopoea pityocampa) intzidentzia handiagoa Nafarroako pinudietan, eta beste ondorio batzuk, adibidez, onddoak ugaritzea muturreko meteorologia-fenomenoen eraginez.

    Gainera, bertako baratze-barietateak eta fruta-espezieak berreskuratzeko INTIA Nekazaritzako Elikagaien Teknologien eta Azpiegituren Nafarroako Institutuaren proiektu desberdinei buruzko informazioa ematen da erakusketan, eta ura beste modu batera kudeatu behar izatearen gainean gogoeta egitera bultzatzen da.

     

     

     

    • Doakoa
    • Inskripziogabe

    Jarduera nabarmenduak

    Beste batzuk
    Hurrengo eguneanAstelehena 15 de Abuztua