• Erakusketa
  • Amarauna

    “Eguna egunekoarentzat; gaua gauekoarentzat”

    -

    Naturan bere horretan edo ukigabe aurkitutako hamasei armiarma-sare edo amaraun dira Santos Bregañaren ‘Amarauna’erakusketaren ardatz nagusia.

    Gaueko ohiturak edukitzeak ez du lagundu gizakion artean duten zalantzazko ospea hobetzen; mesfidantzaz begiratzen diegu betidanik gurekin bizi izan diren izaki hauei. Armiarmek gure imajinario kolektiboa ere sendo konkistatu dute artean eta mitologian; haien sareak arte-sorkuntzaren eta mirari teknikoaren metaforak dira. 

    Araneus diadematus, Argiope bruennichi, Zygiella xnotata eta beste armiarma-espezie batzuen lanak aurkezten dizkigu sortzaileak, ikaragarri estetikoa eta didaktikoa den erakusketa baten bidez. 

    Etor zaitez biodibertsitatearen eta klima-aldaketaren inguruko jarduketen proiektuaren barnean sartuta dagoen erakusketa honetaz gozatzera.

    __
     

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Inskripziogabe
  • Kale nagusia 64, 31610 Atarrabia

    Historia eta paisaia aldetik interes dudagabeko ingurunea eratzen dute, Iruñerriaren eta Pirinioaurreko ibarren arteko mugan.

    3 Jarduera
    4 Ibilaldiak
  • Jarduera nabarmenduak

    Hitzaldia/Tailerra
    Hurrengo eguneanIgandea 23 de Mai
    Experiencias

    ‘Iruñeko Bonsai Klubarekin’ batera, bonsaien eta kusamonoen mundu interesgarria ezagutzera gonbidatu nahi zaitugu.

    Hurrengo eguneanLarunbata 22 de Mai
    Hitzaldia/Tailerra

    Hartara, teknika horren bidez, zaputzak diren espezieen eta Ibai Parkean bertan bakanetan ikusten diren espezieen presentziaren irudiak lor ditzakegu.

    Hurrengo eguneanLarunbata 22 de Mai
    Excursiones

    David Alegría historian doktorea eskutik, bizikleta-paseo atsegin batez gozatuko dugu Ibai Parkean, eta ibai ondoan dugun ondareari buruzko datu bitxi asko ikasteko aukera izango dugu. 

    Hurrengo eguneanIgandea 23 de Mai