Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Ibai parkea
2020/12/21

Zaldain bat kokatu da Arga ibaiaren gainean, Arazuri eta Ororbiako udal-barrutien artean

3 metroko zabalera eta 66 metrotik gorako luzera du egiturak

Gaur, asteartea, Arga ibaiaren gainean zaldain bat kokatzen amaitu da, Arazuri eta Ororbia artean; zehazki, Arazuritik 1,8 kilometrotara, Ibai Parkearen egungo ibilbidean, eta Ororbiatik 900 metrotara.

66,70 metroko luzera du, eta zabalera aldagarria 3 metro ingurukoa da muturretan eta 2,20 metrokoa erdian. Zaldainaren tamaina dela-eta, muntatzea lau zatitan egin da eta gaur amaitu da, bi erdiak batuta. 

Zaldaina egiteko pinua erabili da, GL28h kalitatekoa, tratatua eta gorrixka kolorean margotua, Baltikotik ekarria. Oholtza egiteko Naya erabili da, pago-oholek eratuta (Fagus  sylvatica L.). Ohol horiek Nafarroako jatorri zertifikatukoak dira eta akabera naturala dute.

Zaldainerako sarbidea, zurezko arrapala baten bidez, Ororbiaren aldean dago. 

Zaldain hau, hain zuzen, Iruñerriko Arga Behereko zatian ibai-pasealekua handitzeko proiektuaren II. fasean dago. Zati horrek 5.200 metroko luzera izango du, eta Arazuri eta Ibero herriak lotuko ditu, Oltza udalerrian. Zati horretan, hain zuzen, bi zaldain egongo dira Arga ibaiaren gainean, Ororbiako hau eta abenduaren 2an Iberon kokatu zen bestea.

Oltza udalerrian ibai-pasealekua handitzeko II. fase honen kostua 1.263.550 euro da. Espero da 2021ean inauguratu ahal izatea ibilbide berria. Zehazki, ibilbide horrek Iberotik Sorauren edo Irotzeraino konektatzeko aukera emango du, eta, Iruñeko zatia barne hartuta, 50 kilometrotik gora izango ditu guztira.

 

Beste albiste batzuk

  • Erakundeak iraunkortasunarekin duen konpromisoa nabarmendu du Campiónek, bere jarduketa guztiak markatzen dituena
  • Parte hartzeko, Mankomunitatearen webgunean izena eman behar da: www.mcp.es
  • Gainera, gaueko zerbitzuaren ordutegia pandemiaren aurreko bera izatera itzuliko da