
Faunarengan eragin txikia duen LED argiztapena dauka Berroako bideak
Berroako bideak (Uharte), Iruñerriko Ibai Parkean, kontsumo txikiko LED argiztapen-sistema berria du aste honetatik aurrera. Gogora ekarri behar da joan den urteko urrian 645 metroko luzerako zati hau egokitu izana aurkeztu zela, Uharteko herrigunea eta Itaroako merkataritza-gunea eta Eguesibar (Olatz eta Gorraitz) lotzen dituena.
Ibilbidean aplikatu den argiztapena LED PC Ámbar espezifikazioari dagokio, zeinak, ingurumenari dagokionez iraunkorra izateaz gain, inpaktu edo eragin txikia duen bertako animaliengan. Zehazki, teknologia honekin, argi urdinaren uhin-luzera minimoa da, eta horrek ahalbidetzen du argiztapenak ez nahastea intsektuak eta beste animalia batzuk eta, hortaz, ez die eragiten beren zikloei, eta luminariek intsektu hegalariak erakartzea ekiditen du.
EGEF Eskualdeak Garatzeko Europako Funtsak finantzatutako “Pirineus La Nuit” Europako proiektuaren barnean, GAN-NIK Nafarroako Ingurumen Kudeaketako enpresa publikoak egindako “Pirinioetako landa-guneetan gaueko lepidopteroengan ALANen inpaktuaren ebaluazioa” azterlanen arabera, egiaztatuta dago mota honetako luminariek ez dutela oztopatzen bertako faunaren bizimodua.
Berroako bideko argiztapen-sistema berriak 26 farola kokatzea ekarri du, eta aurrekontu osoa 39.827,18 euro izan da, gehi BEZa, Nafarroako Gobernuak dirulaguntza emanda.
35 kilometroko korridore berdea
Iruñerriko Ibai Pasealekua Arga, Ultzama eta Elortz ibaien ertzean dago, eta 35 kilometroko baino gehiagoko korridore berde bat da. Ipar-ekialdetik hego-mendebaldera doa, Soraurendik eta Iroztik Iberoraino. Iruñetik igarotzean, Arga ibaiak 16 kilometro gehitzen dizkio parkearen luzerari, udal-barruti horretan duen ibilbidearenak, hain zuzen.
Ibai Parkeak ibaiko ekosistemak babesten ditu, eta ibilbidea eskaintzen du eskualdeko ibaiei lotutako arkitektura- eta industria-ondarearen bidez. Bizitza naturalerako babeslekua da, eta espazio irisgarria da oinezko eta txirrindularientzat, aisiarako, kirolerako eta gizarte-arloko ekitaldietarako baliatzen dena.
Beste albiste batzuk
- Lehenbiziko zazpi egunetan 2.672 online birkarga egin ziren guztira ‘Recarga TUC’ app-aren eta webgunearen bidez
- Nolanahi ere, pandemiaren aurreko 2019ko kopuruekin alderatuta, datuak % 11 baxuagoak dira
- Diru-zorroa kargatu eta aldi baterako abonuak erosi ahal izango dira.