Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Ibai parkea
2014/10/17

Babesteko lan batzuk egingo direnez, Ibai Parkeko zati bat desbideratu egin beharko da, Soraurendik gertu

Lanak urriaren 20an hasiko dira, astelehena, eta gutxi gorabehera bi aste iraungo dute.

Urriaren 20tik aurrera, astelehena, eta gutxi gorabehera bi astean, Iruñerriko Ibai Parkea desbideratu egingo da Orikain eta Sorauren herriak lotzen dituen zatian, Soto Txikito esaten zaion alderdian. Hain zuzen ere, Ultzama ibaiaren ezkerreko ertza babesteko lan batzuk egin behar dira, 2013ko ekaineko uholdeetan kalte handiak izan zituen 20 metroko tarte batean. Uharteko Ugarrandia inguruan berriki egin diren lanen oso antzekoak izango dira: ibaiaren ertza garbituko da eta bioingeniaritzako lan batzuk egingo dira; zehazki, uharridi edo harri-lubeta bizi bat eraikiko da ertza babesteko eta ertzeko erripa landareen artean integratuko da. Lan horiek egin bitartean, 80 metro inguruko bide alternatibo bat egokituko da, ibarbasoaren goiko aldean.

Beste alde batetik, eta era berean urriaren 20an, astelehena, Uharteko Dorraburuko presaren ondoan lan batzuk hasiko dira. 2013ko uholdeen ondorioz, kalte handia hartu zuen ibaialdeak, arrain-eskaileraren ondoan. Elementu hori, hain zuzen, 2010ean egokitu zen, San Andres Errota zaharberritu zenean. Orain, zur biziko egitura berri bat egingo da (Krainer horma), zurrunbilo handiagoetatik babesteko ingurua. Aurreko kasuan bezala, lanak egiteko bi aste inguru beharko dira.

 

Beste albiste batzuk