Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Ohitura iraunkorrak

12 AHOLKU HONDAKIN GUTXIAGO SORTZEKO

  1. Erabili berrerabil daitezkeen poltsak.

  2. Ez alferrik galdu janaria: kalkulatu ongi kantitateak eta birziklatu janaria hondarrak aprobetxatuta.

  3. Erabili ontzi handiak eta saihestu txikiak erabiltzea, hartara, hondakin gutxiago sortzeko.

  4. Berrerabili ontziak, eta saihestu, ahal den neurrian, behin erabili eta botatzekoak.

  5. Egin konposta, etxean sortzen dituzun hondakin berdeak eta materia organikoa erabilita. Kontsultatu etxean konposta egiteko antolatzen ditugun kanpainen  gaineko informazioa.

  6. Probetxua atera erabiltzen ez dituzun ontziei eta bestelako gauzei, eta erabili beste zerbaitetarako: loreontzi gisa, jostailu gisa, apaintzeko…

  7. Erabili tabakoaren errautsak eta tximiniakoak ongarri gisa.

  8. Praktikatu trukea erabiltzen ez dituzun gauzak aprobetxatzeko sistema iraunkor moduan. Alde honetatik, interesgarria da webgune hau: Yonolotiro.es

  9. Tolestu plastikozko ontziak, brikak eta kartoizko ontziak. Hartara, toki gutxiago beharko dute poltsan eta edukiontzian.

  10. Erosi ordezko ekologikoak.

  11. Postontzietan publizitatea izatea gutxitu eta amaitzeko neurriak hartu.

  12. Soil-soilik beharrezkoak diren dokumentuak inprimatu.

  13. Saiatu tresna matxuratuak konpontzen, berriak erosi aurretik.