Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Hondakinak
2023/01/10

Sute batek kalte egin dio bilketa pneumatikorako sistemari San Nikolas plazan

Sutea, beharbada nahita eragindakoa, joan den larunbateko goizaldean gertatu zen

Beharbada nahita eragindako sute batek kalte egin zion joan den larunbateko goizaldean Iruñeko San Nikolas plazan dagoen bilketa pneumatikorako sistemari. Goizaldeko 03:00ak aldera, Udaltzaingoak abisua jaso zuen, kea zegoelako inguru horretan, eta gero udaltzainek ikusi zuten moduan, papera eta kartoia biltzeko buzoitik ateratzen zen zehazki ke hori. Ondoren, zenbait suhiltzaile joan ziren toki horretara, eta buzoi horren azpian dagoen lurpeko sistemaren barnetik ateratzen ziren sugarrak itzali zituzten.

Iruñeko Alde Zaharrean bilketa pneumatikoaren mantentze-lanak egiteko zerbitzu teknikoak (UTE FCC-URD aldi baterako enpresa-elkartea) atzo, astelehena, hasi ziren kalte hartutako instalazio elektrikoa konpontzen, bilketa-gune horretako lau buzoiri eragin baitzien: bi errefusa edo gainerakoak botatzeko, bat ontziak botatzeko eta kalte hartutako buzoia, papera eta kartoia biltzeko erabiltzen dena –bosgarren buzoia, gai organikoetarakoa, ez dago konektatuta bilketa pneumatikoari–. Aurreikusita dago gaur, asteartea, sistema normaltasunez ibiltzen hastea, kalte hartutako buzoia ordeztu eta gero. Zenbatetsi da konponketaren kostua 4.000 eurokoa izan dela.

Behin-behinean, Iruñerriko Mankomunitateak bilketarako edukiontziak, kalekoak, kokatu zituen igandean eta astelehenean hango bizilagunek hondakinak beti bezala bereizi eta bota ahal izateko, kalte hartutako instalazioak konpontzen ziren bitartean.

 

Beste albiste batzuk