
Europaren dirulaguntza, hondakinak kudeatzeko Mankomunitateak dituen bi proiektutarako
Nafarroako Gobernuko Landa Garapenerako eta Ingurumenerako Departamentuak “Hondakinak kudeatzeko dirulaguntza, MITERD Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren funtsekin, enpresa pribatuetan” deialdia ebatzi du eta Iruñerriko Mankomunitateari 1.800.000 euro eman dizkio, edukiontzi adimendunak elektronikoki zabaltzeko sistema berria ezartzeko eta bai Iruñerriko hondakinak tratatzeko planta berria eraikitzeko ere.
Partida hori Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planetik iritsi da. Plan hori, hain zuzen, COVID-19aren krisiaren harira Europak prestatutako funtsak bideratzeko sortu zen, eta Europa mailan trantsizio berdea eta digitala bizkortzeko helburua dauka.
Hartara, Iruñerriko edukiontziak irekitzeko sistema berria ezartzeak 371.000 euro jaso ditu, sarraila elektronikoz hornitu eta haiek kokatzearen, kudeaketa-softwarea ezartzearen, txartelez hornitzearen eta komunikazio-kanpainaren kontzeptuen pean.
Eta hondakinak tratatzeko planta berria eraikitzeko proiektuak 1.400.000 euro jaso ditu. Zehazki, haren barnean, konpostaje-tunelen obraren eta hornikuntza elektromekanikoaren kontzeptuak izan dira kopuru handiena jaso dutenak.
Nafarroako Gobernuko Ekonomia Zirkularrerako eta Klima Aldaketarako Zerbitzuaren txostenaren arabera, deialdian hainbat proiektutarako 31 eskaera aurkeztu dituzte 15 eskatzaile desberdinek. Nafarroak 5.224.000 euro jaso ditu, EBk ezarritako hondakinen araudia inplementatzen laguntzeko plana abian jartzeko. Plan hori aplikatzea nahitaez bete beharrekoa izango da.
Beste albiste batzuk
- Lehenbiziko zazpi egunetan 2.672 online birkarga egin ziren guztira ‘Recarga TUC’ app-aren eta webgunearen bidez
- Nolanahi ere, pandemiaren aurreko 2019ko kopuruekin alderatuta, datuak % 11 baxuagoak dira
- Diru-zorroa kargatu eta aldi baterako abonuak erosi ahal izango dira.