TAXI BAT ESKATZEKO LAU MODU
Taxi bat behar baduzu eska dezakezu telefonoz deituta, mugikorrerako app bidez,kalean bertan, edo Iruñean eta eskualdean dauden geralekuetako batera joanda.
TELEFONOZ
948 232300 / 948 351335 (Tele Taxi San Fermín / www.taxipamplona.com)
609 452191 / Taxi Licencia 044
MUGIKORRERAKO APLIKAZIO BIDEZ
Mugikorrerako “Pidetaxi” aplikazioa Android eta IOSerako erabilgarri dago.
KALEAN BERTAN
Kalean dabilen taxi baten zerbitzua eskatzeko nahikoa da eskua goratzea bere aurrean. Taxia geldituko da, libre badago eta, horrenbestez, ibilgailuaren sabaiaren gainean argi berdea badago piztuta.
TAXI GERALEKUETAN
Plano honetan ageri diren Iruñerriko geralekuetako edozeinetan hartu daiteke taxia.