Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2021/07/05

Uztailaren 6a eta 14a artean, Iruñerriko taxiek ez dute aplikatuko sanferminetako tarifa berezia

Jaiak bertan behera uztean, “asteburuetako edo jaiegunetako” tarifa uztailaren 7an, 10ean eta 11n baino ez da aplikatuko

2021eko San Fermin jaiak bertan behera utzita daudela-eta, Iruñerriko taxiek ohiko tarifa arruntak aplikatuko dituzte uztailaren 6a eta 14a artean, bi egun horiek barne. Horrenbestez, “asteburuetako edo jaiegunetako” tarifa uztailaren 7an, 10ean eta 11n baino ez da aplikatuko, asteazkenean, larunbatean eta igandean.

Edonola ere, argitu behar da urtarrila iristen den bakoitzean taxi-gidariek taximetroak programatzen dituztela urte osorako eta haietan sartzen dituztela aurreikusitako jaiegunak, adibidez, sanferminak, egun horietan tarifa berezia aplikatzen baita. Ondorioz, orain taximetroa berriro programatu duten titularrek sanferminen aldia jaieguntzat ez hartzeko moduan doituko zituzten tarifak eta bidaiak kobratzeko prezioak aplikatzea taximetroan adierazitakora egokituko da ohikoa den moduan. Berriro programatze hori egin ez duten titularren kasuan, ordea, taximetroan agertzen den prezioa egokitu egin beharko dute kasu batzuetan; zehazki, honela jokatu beharko dute zerbitzuak kobratzeko:

Uztailaren 7an, 10ean eta 11n, 00:00 eta 08:00 artean. Taximetroak markatzen duen prezioa.

Uztailaren 7an, 10ean eta 11n, 08:00 eta 24:00 artean, eta uztailaren 6an, 8an, 9an, 12an, 13an eta 14an, 00:00 eta 07:00 artean eta 22:00 eta 24:00 artean. Taximetroak markatzen duen prezioa ken 1,10 euro.

Uztailaren 6an, 8an, 9an, 12an, 13an eta 14an, 07:00 eta 22:00 artean. Taximetroak markatzen duen prezioa bider 0,75. Kasu honetan, taxian eskuragarri egongo da dagokien prezioen taula, kontsultatu ahal izateko.

Taximetroa berriro programatuta ez duten taxiek, ibilgailuaren barnealdean, kobratzeko prozedura azaltzen duen kartel bat eta tarifak berriro kalkulatuta dituen taula bat eramango dituzte, erabiltzaileek kontsultatu ahal izateko aukera edukitzeko.

Beste albiste batzuk

  • Ostiral, larunbat eta jaiegunen bezperetako gauetako gaueko zerbitzuaren ordutegia luzatu da
  • Udazken honetan, sistema berria Mendillorrin, Sarrigurenen, Zabalguneetan, Beloson, Lezkairun, Erripagañan, Arrosadian eta Mutiloan...
  • Helburua da urtegiaren hondoan dauden manganesoa eta burdina kentzea, horrek uraren kalitatea hobetzeko bidea ematen baitu