
Urtarrilaren 21etik aurrera Eskualdeko Hiri Garraioaren (EHG) linea batzuen zerbitzua aldatu da
Urtarrilaren 21ean Eskualdeko Hiri Garraioaren (EHG) zerbitzuan aldaketa batzuk izan dira.
5. Lineak (Orvina 3 – Nafarroako Unibertsitatea), batetik, ibilbidea luzatu du eta Cordovillaraino iristen da. Ibilbide berriak Cordovilla eta Iruñearen erdigunea lotu ditu, Nafarroako Unibertsitatetik igarota. Zerbitzua 60 minututik behin emanten da, asteko egun guztietan. Linearen luzapen horrek zerbitzu osoaren ordutegietan eragina izan du, baina ohiko maiztasuna ez du aldatu. Beraz, Cordovilla izan ezik, gainontzeko geralekuetatik lanegunetan 15 minutuz behin pasatzen dira autobusak eta jaiegunetan, 20 minututik 20 minutura.
4. Lineak (Barañain – Atarrabia), bestetik, Uharten duen ibilbidea aldatu da. Mokarte pasabidetik ez pasatzeko, Perez Goyena kaleko geralekuak baliogabetu dira, eta, haien ordez, geraleku berriak jarri dira Zubiarte kalean (9 eta 12 zenbakietan). Aipatutako bi kaleen arteko bidegurutzean autobusei igarotzeko lehentasuna ematen dieten semaforoak jarri dituzte. Horri esker, autobusa hurbil dela hautematean, semaforoek bidea zabalduko diote, eta gainerako ibilgailuek geldirik geratu beharko dute. Horren ondorioz, zerbitzuaren ohiko maiztasunei eutsi zaie. Ibilbide berri horrek asteburuko ordutegiak aldatu ditu, baina maiztasunean eraginik ez du izaten, autobusak 8/10 minututik behin pasatzen baitira larunbatetan, eta 15/15 minututik behin igandeetan. Lanegunetan maiztasuna 6/8 minutukoa izaten da.
18. Linea (Zizur Nagusia – Sarriguren) eta gaueko N1i dagokienez, ibilbidea aldatu da Zizur Nagusiko Urbanizazioan. Sagues kaleko geralekuaren ordez, bi geraleku berri jarri dira San Kristobal ingurubidean, Aspace zentroari zerbitzu hobea emateko asmoz.
Eta, azkenik, 2. Linearen (Nafarroako Gorteen kalea – Etxabakoitz) geraleku berria dago San Ignazio etorbidean (Yoldi hotelaren ondoan). Aldaketa hori eginda, Iruñearen erdigunearekiko lotura hobetu da, bizilagunek eskatzen zuten bezala. Geraleku berri horrek ez du ohiko ordutegia aldatzen, ezta ohiko maiztasuna ere.
Herritarrek eguneratutako informazioa markesinetan eta seinale zutoinetan dute. Horrez gain, infotuc webgunean ere eskura dute.
Beste albiste batzuk
- Lehenbiziko zazpi egunetan 2.672 online birkarga egin ziren guztira ‘Recarga TUC’ app-aren eta webgunearen bidez
- Nolanahi ere, pandemiaren aurreko 2019ko kopuruekin alderatuta, datuak % 11 baxuagoak dira
- Diru-zorroa kargatu eta aldi baterako abonuak erosi ahal izango dira.