Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2021/06/09

TCCk berriro jarriko ditu Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzuan kendutako komunak

Behin-behineko neurri hau indarrean egongo da behin betiko komunak kokatu ahal izan arte

Eskualdeko Hiri Garraioaren enpresa emakidadunak gaur berretsi dio Iruñerriko Mankomunitateari joan den astean kendutako lau komunak, billabesetako gidariek erabiltzeko kokatu zirenak lehenago, ahalik eta azkarrena berriro jartzeko nahia.

Neurri hau indarrean egongo da hurrengo hilabeteetan behin betiko komunak kokatu bitartean, behin amaitu direnean udal desberdinek haiek kokatzea baimentzeko beharrezkoak diren administrazio-izapide guztiak. 

Jakina denez, Eskualdeko Hiri Garraioaren hurrengo lizitaziorako IMk duen konpromisoaren barnean dago komun iraunkorrak kokatzea, baina lizitazioa atzeratu egingo da COVID-19aren pandemiaren ondorioz, egungo kontzesioa luzatzera behartu baitu. Neurri hau ezartzea atzeratzea ekidite aldera, Mankomunitateak hemendik aurrera hasiko ditu jada kokatuta dauden komunak ordeztuko dituzten komun iraunkorrak ahalik eta azkarrena gauzatu ahal izateko beharrezkoak diren prozedura guztiak. Horretarako guztirako, ukitutako udalerrien elkarlana eskatuko da, haiek baitute instalazio hauek baimentzeko eskumena. 

Behin-behineko komunak behin betiko bihurtzeko behar diren alderdi guztietan aktiboki laguntzeko nahia erakutsi du TCCk. Hori jakinarazi die Mankomunitateko lehendakariak, David Campiónek, TCCko Enpresa Batzordeko kide diren pertsonei, haiekin bildu baita gaur goizean IMren bulegoetan. 

Gogoan izan behar da, pandemian zehar ostalaritzako establezimenduak itxita edo barnealdean sartzeko murrizketekin egon ziren bitartean, TCCk hartu zuela ibilbidearen toki desberdinetan sei komun eramangarri kokatu eta haiek mantentzearen ardura, zerbitzua ematen ari ziren bitartean EHGko gidariek zituzten beharrei erantzun ahal izateko.

Joan den astean, behin indargabetu zirenean ostalaritzako murrizketak, TCCk ulertu zuen behin-behineko komunen bidezko zerbitzu honek bere izateko arrazoia galtzen zuela eta, ondorioz, kendu egin zituen kokatutako sei unitateetatik lau.  

Iruñerriko Mankomunitateak uste du neurri honek eragozpen handia eragiten ziela TCCko langileei eta bereziki diskriminatzen zituela emakumeak. Hori dela-eta, David Campión pozik agertu da komunak berriro kokatzeko TCCk hartutako erabakia ezagutzean, komun berri eta behin betikoekin ordezten joan bitartean.

Beste albiste batzuk

  • Egin diren lanen artean, garai bateko komentuaren egituraren desmuntatze konplexua eta arkeologiako lanak nabarmendu behar dira
  • 2020ko martxoa eta joan den apirila artean aplikatu zirenei gehitu behar zaizkie kenkari horiek
  • Igandetik ostegunera zerbitzua 00:00etan amaituko da; ostiral, larunbat eta jai-bezperetan, 02:00etan