Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2022/11/22

Taxien eskaintza hobetzeko txoke-plana aurkeztu dio IMk CERMIN batzordeari

Planak barne hartzen du eurotaxien 20 lizentzia gehiago ematea

Atzo, astelehena, Iruñerriko Mankomunitateak eta CERMIN batzordeak (Nafarroan Ahalmen Urritasuna duten Pertsonen Ordezkarien Batzordea) bilera egin zuten, Mankomunitateak taxien eskaintza hobetzeko garatu duen txoke-plana aurkezteko.

Jakina denez, IMk abiarazi duen taxien eskaintza hobetzeko txoke-planean jasota dagoen neurrietako bat da eurotaxien 20 lizentzia gehiago esleitzeko deialdia gauzatzea (ibilgailu egokituak, desgaitasuna edo mugikortasun murriztua duten pertsonei kalitateko mugikortasuna ahalbidetzen dietenak). Bileran, halaber, lizentzia horiek emateko prozesuaren egutegia aurkeztu zen. Aurreikusita dago deialdi hori 2023ko lehen lauhilekoan hastea, urte horretako abenduan amaituta egon ahal izateko.

Garrantzitsua da nabarmentzea Iruñerriaren esparruan taxi-lizentzia baten titularra izateko taxi-gidari profesionalaren baimena eduki behar dela. Hori dela-eta, IMk joan den urriaren 28an, lehendakariaren ebazpen baten bidez, 2022 honetarako bigarren deialdia onartu zuen, baimen hori eskuratu ahal izateko. Gogoan izan behar da aurreko deialdia aurtengo urtarril eta martxo artean garatu zela.

Eskaerak 2022ko abenduaren 19a bitartean aurkeztu ahal izango dira, astelehena, egun hori barne, Iruñerriko Mankomunitatearen erregistro orokorrean, Chinchilla Jeneralaren kalearen 7an, Iruñean (Rozalejoko Markesaren kaletik sartu behar da), 08:00etatik 14:00etarako ordutegian, edo, gainerakoan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan jasota dauden bideetako edozeinetatik.

Deialdiaren oinarriak 228. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO), 2022ko azaroaren 17koan, kontsultatu ahal dira eta bai Mankomunitatearen Egoitza Elektronikoko lotura honetan ere.

Beste albiste batzuk