Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2022/06/22

‘La Media San Fermín’ kirol-ekitaldia dela-eta, larunbatean zenbait taxi-geraleku baliogabetuta egongo dira

Aurreikusten da etenaldiak izango direla zirkulazioan larunbateko 18:30ak eta 22:30ak artean

‘La Media San Fermín’ kirol-ekitaldia dela-eta, ekainaren 25ean, larunbata, baliogabetuta egongo dira zenbait taxi-geraleku eta ezin izango da sartu Iruñearen erdigunearen zati handi batean.

Aurreikusten da zirkulazio-etenaldiak izango direla larunbateko 18:30ak eta 22:30ak artean, eta geraleku hauek baliogabetuta egongo dira: Navas de Tolosa kalea (3 Reyes hotelaren ondoan), San Roke kalea (Auzitegia) eta Sarasate pasealekua (Espainiako Bankuaren ondoan).

Hiriaren erdigunetik hurbilen dauden eta martxan egongo diren geralekuak hauek dira: Ahumada Dukearen kalea (Niza taberna), Teobaldoen kalea 2, Yanguas y Miranda kalea (autobus-geltokiaren barnealdeko geralekua) eta Lizarra kalea 12.

Beste albiste batzuk