Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2022/11/17

IMk bigarren aldiz iragarri ditu 2022an taxiaren baimen profesionala lortzeko probak

Eskaerak 2022ko abenduaren 19a bitartean aurkeztu ahal izango dira, astelehena

Iruñerriko Mankomunitateak abiarazi duen taxien eskaintza hobetzeko txoke-planean jasota dagoen neurrietako bat da eurotaxien 20 lizentzia gehiago esleitzeko deialdia gauzatzea. Hain zuzen ere, deialdi hori 2023ko lehen lauhilekoan egitea aurreikusita dago.

Iruñerriaren esparruan taxi-lizentzia baten titularra izateko, taxi-gidari profesionalaren baimena eduki behar da. Hori dela-eta, IMk joan den urriaren 28an, lehendakariaren ebazpen baten bidez, 2022 honetarako bigarren deialdia onartu zuen, baimen hori eskuratu ahal izateko. Gogoan izan behar da aurreko deialdia aurtengo urtarril eta martxo artean garatu zela.

Eskaerak 2022ko abenduaren 19a bitartean aurkeztu ahal izango dira, astelehena, egun hori barne, Iruñerriko Mankomunitatearen erregistro orokorrean, Chinchilla Jeneralaren kalearen 7an, Iruñean (Rozalejoko Markesaren kaletik sartu behar da), 08:00etatik 14:00etarako ordutegian, edo, gainerakoan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan jasota dauden bideetako edozeinetatik.

Deialdiaren oinarriak 228. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO), 2022ko azaroaren 17koan, kontsultatu ahal dira eta bai Mankomunitatearen Egoitza Elektronikoko lotura honetan ere.

Beste albiste batzuk