Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2015/02/13

Hurrengo astelehenean hasiko da EHGaren zerbitzua Erripagañaren barnealdera

Era berean, astelehenean 4. lineak Uharterako luzapenean duen ibilbide berria jarriko da martxan

Hurrengo astelehenean, otsailak 16, Eskualdeko Hiri Garraioak zerbitzu berri bat jarriko du martxan: ibilbidea izango du Erripagaña urbanizazioaren barnealdean, eta 19. linea luzatuta emango da zerbitzua, orain arte “Monjardín Mendiaren kalea – Barañain” izena zuena eta aurrerantzean “Erripagaña – Barañain” izango dena. 

19. linearen ibilbidea luzatzeak –Monjardín Mendiaren kalearen ingurutik Erripagañaraino– korridore bat eratzea ekarriko du; hain zuzen, astelehenetik aurrera urbanizazio horren ingurua ospitaleen gunearekin eta unibertsitateekin lotzea ekarriko du, hirigunean zehar igaro behar izan gabe. Zerbitzu berri honek osatu egingo du inguru horretan 18., 20. eta 23. lineek ematen dutena, eta Erripagaña hirigunearekin bi modutara lotzen dutenak: edo autobusez aldatuta Sarrigurengo errepidean dauden bi geralekuetan (11. zenbakian eta Fuente de la Teja kalean dagoen biribilgunean, gasolina zerbitzugunearen ondoan), edo zuzenean lotuta Sarrigurengo errepidean jada badauden geralekuetan.

Bestalde, jakinarazi behar da gaueko zerbitzua N10 lineak ematen jarraituko duela, Sarrigurengo errepidean dituen geralekuen bidez.

L4 eta N5 lineek ibilbide berria izango dute Uharten

Era berean, astelehenean, hilak 16, martxan jarriko da L4 lineak (L4H) Uharte herrian aurrerantzean egingo duen ibilbide berria.

Zehazki, astelehenetik aurrera, joateko ibilbidean, Martiket urbanizaziotik gertu zituen geralekuak berreskuratuko ditu eta Uharten Zubiarte eta Pérez Goyena kaleetatik sartuko da (bigarren horretan geraleku bat egokitu da). Buruko geldialdia Ugarrandia etorbidean egin eta bertan aldatuko du norabidea. Itzultzeko ibilbidean, operatibo egongo da Pérez Goyena kalean dagoen geralekua (2.aren parean). Oihana kalea, Diego Mina kalea eta Leandro Azkarate kalea, Arte Garaikideko Zentroaren atzealdetik, ibilbidea eginez aterako dira autobusak herritik. Hortik aurrera, Atarrabiarako errepidean, Martiket urbanizazioan igarotzean, lehen egiten zituen ibilbidea eta geralekuak baliatuko ditu, eta, hartara, Atarrabiara iritsiko da, San Andres kaletik.

Gaueko zerbitzuari dagokionez, N5 linearen garai bateko ibilbidea berreskuratuko da, Uharteko Zubiarte kalean. Hartara, behin abiatzen denean Atarrabiatik, San Andres kaletik, Martiket urbanizazioaren ondotik joango da, Atarrabiarako errepidetik, Uhartera sartuko da, Zubiarte kaletik, eta aurrera joango da Intxaurdia kalearekin elkargunea egiten duen biribilguneraino (Zokorena biribilgunea). Toki horretatik eta une bakoitzean dagokion luzapenaren arabera, edo Zubiarte kaletik itzuliko da, kontrako noranzkoan, edo Olatzeraino edo Gorraitzeraino jarraituko du.

Zubiarte kalearen 17.ean dagoen 137. geralekuak buruko geldialdia eta linea erregulatzekoa egiteko balioko du. Itzultzeko ibilbidea berriro ere Zubiarte kaletik eta Kalbario kaletik joango da, Martiket urbanizaziora iritsi arte eta handik, Atarrabiarako errepidetik eta San Andres kaletik, Atarrabiaraino.

 

Beste albiste batzuk