Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2021/07/05

Hilaren 12tik aurrera, astelehena, Eskualdeko Hiri Garraioak udako ordutegia izango du

Aldaketak Eskualdeko Hiri Garraioan, uztailaren 7an, 10ean eta 11n

Uztailaren 12tik aurrera, astelehena, Eskualdeko Hiri Garraioak udako ordutegia aplikatuko du eta, beraz, zenbait lineatan maiztasunak murriztuko dira. Gogoan izan behar da aurreko urteetan ordutegi hori uztailaren 15ean hasten zela aplikatzen, sanferminak amaitzen zirenean.

Ordutegi-aldaketaren arrazoi nagusia izaten da urte-sasoi honetan bidaiari-kopurua nabarmen gutxitzen dela, herritar asko oporretan baitira, eta ikastetxeak eta unibertsitateak itxita baitaude. Aurreko urtean gertatu zen moduan, sanferminak bertan behera uzteak eta mugikortasun txikiago batek ekarri dute udako ordutegia martxan jartzea aurreratzea.

Udako ordutegiari dagokion informazio zehatza sareko zutoin eta markesinetan jarriko da. Horrez gain, Eskualdeko Hiri Garraioaren webgunean ere kontsultatu ahal izango da, www.infotuc.es, eta ‘Tu Villavesa’ aplikazioan.

Aldaketak, uztailaren 7an, 10ean eta 11n

Eskualdeko Hiri Garaioan eskaera handitu daitekeela aurreikusita, uztailaren 7an eta 10ean, asteazkena eta larunbata, lanegunetako zerbitzu bera emango da. Halaber, igandean, hilak 11, larunbatetako zerbitzua emango da. 

Gaueko EHGaren kasuan, arrazoi berberarengatik, asteartetik larunbatera, hilaren 6tik 10era, zerbitzua goizaldeko 02:00ak arte emango da gutxi gorabehera, hau da, larunbatetan eta jaiegunen bezperetan ematen den zerbitzu bera eskainiko da.

Beste albiste batzuk

  • Ostiral, larunbat eta jaiegunen bezperetako gauetako gaueko zerbitzuaren ordutegia luzatu da
  • Udazken honetan, sistema berria Mendillorrin, Sarrigurenen, Zabalguneetan, Beloson, Lezkairun, Erripagañan, Arrosadian eta Mutiloan...
  • Helburua da urtegiaren hondoan dauden manganesoa eta burdina kentzea, horrek uraren kalitatea hobetzeko bidea ematen baitu