Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2022/07/26

Eskualdeko Hiri Garraioko tarifetan aldi baterako %30eko beherapena aplikatzea onartu du IMk

Murrizketa 2022ko irailaren 1etik abenduaren 31 arte aplikatuko da

Iruñerriko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, gaur goizean egin duen ohiz kanpoko saioan, aho batez hitzartu du Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioari eskatzea Gobernu Zentralaren laguntza zuzenak, Eskualdeko Hiri Garraioko tarifak %30 beheratzea ekarriko dutenak.

Murrizketa 2022ko irailaren 1etik abenduaren 31 arte aplikatuko da, txanpon-tituluei eta aldi baterako tituluei egun dagozkien tarifen gainean. Horrenbestez, ez dira barnean sartuta egongo abonuekin edo bidaia anitzeko txartelekin ordaintzen ez diren txartel edo tiket arruntak.

Era berean, IMk gaur goizean hitzartu du Gobernuaren neurria luzatzen bada Eskualdeko Hiri Garraioko tarifen murrizketa ere automatikoki luzatuko dela.

Gogora ekarri behar da joan den ekainaren 25ean Errege Lege Dekretu bat onartu zela, zeinak zuzeneko laguntzen sistema ezartzen zuen, klima-aldaketaren kontrako borrokan garraio publiko kolektiboaren eginkizuna sustatzeko, batetik, eta energiaren eta erregaien prezio garestien egungo egoerari aurre egiteko, bestetik. Ondoren, uztailaren 15eko Ministerio Aginduak zehazten zuen laguntza horien onuradun izan ahal izango direla hiriko edo hiriarteko garraio publiko kolektiboko zerbitzuak ematen dituzten autonomia-erkidegoak eta toki-erakundeak, eta haien barnean sartzen ziren hiri-garraio publiko kolektiboko zerbitzua eskuarki ematen duten mankomunitateak.

Aplikatu beharreko tarifen aldi baterako murrizketa hau izango litzateke:

Ministerio Aginduak garraio-zerbitzuaren urteko diru-sarreren guztizkoaren arabera baloratu ditu laguntzak. “Hiriko eta metropoliko” zerbitzuaren kasuan, deskontuak aplikatzeagatik urteko diru-sarreren murrizketaren batez besteko balioa %8,5ekoa izango dela ezarri da. Ondorioz, Iruñerriko Mankomunitateak 2022an tarifak murrizteagatik jasoko lukeen laguntza zuzena 1.620.535,61 eurokoa izango litzateke.

Mankomunitateak zenbateko hori jasotzea garraio publikoko eskumenak dituzten Espainiako gainerako toki-erakundeek eskatzen dituzten laguntzen mende egongo da, ekainaren 25eko 11/2022 Errege Dekretu Legearen 4. artikuluan jasota dagoen ohiz kanpoko kreditua gainditu gabe. Zehazki, ohiz kanpoko kreditu hori 100 milioi eurokoa da. Hartara, kopuru hori gainditzen bada, esleitu beharreko zenbatekoak aldatu egingo dira, jasotako eskaera kopuruaren arabera proportzionalki banatuta.

 

Beste albiste batzuk

  • Iruñeko Planetarioan izango dira, urriaren 19an eta 20an. Eta horiek osatzeko, konpostajeari eskainitako beste bi jardunaldi egingo dira
  • IMk 5 milioi euro jasoko ditu NEXT GENERATION funtsetatik, inbertsio hau laguntzeko
  • 400 metroko luzerako hodi berri batek Munarrizko ur-biltegia Goñikoarekin konektatu du