
EHGaren gutxieneko zerbitzuak ezarri dira, astelehenerako, uztailak 12, deitu den greba partziala dela-eta
Hurrengo astelehenerako, uztailak 12, 12:00etatik 16:00etara, Transports Ciutat Comtal (TCC) enpresako Enpresa Batzordeak deitu duen greba partziala dela-eta, eta 46/2021 Foru Agindua aintzat hartuta, gutxieneko zerbitzuak ezarri dira. Hain zuzen, %60koak izango dira, udako lanegun bateko garraio-zerbitzu arruntarekiko.
Halaber, grebaren ordu-tartea hasteko eta amaitzeko uneetan (12:00etan eta 16:00etan), autobusean bidaiatzen doazen erabiltzaileen zerbitzua errespetatu beharko da, eta ibilbidea jarraitu beharko da hurrengo bururaino, jaisteko pertsonak dauden bitartean eta eskatzen duten geralekuetan jaisten, gero, behin autobusa hutsik dagoenean, garajeetara joateko.
Aukeratzeko beste garraiobiderik ez duten pertsonek hiri-garraioan lanegun batean egiten dituzten 12.500 bidaiei eragingo die gutxi gorabehera aurreikusita dagoen grebak.
Zerbitzuaren xehetasunak billabesetan, Eskualdeko Hiri Garraioaren webgunean (www.infotuc.es) eta herritarrei arreta emateko telefonoan (948 42 32 42) kontsultatu ahal izango dira.
Beste albiste batzuk
- Mankomunitateak gomendatzen du arreta berezia jartzeko prebentzio neurrietan, izotzak kontagailu eta hodietan izan ditzakeen eraginak...
- Bio-hondakinen kudeaketa konpostaren bidez egingo da osorik
- Orain arte, ostegunetako gaueko zerbitzua 00:00etan amaitzen zen