
Abenduaren 31n ez da hiri garraioaren gaueko zerbitzurik izango
Nafarroako Osasuneko kontseilariak abenduaren 27an onetsitako 63/2021 Foru Aginduak, covid kontrako neurrien pakete berri bat zehazten du, eskualdeko hiri-garraioan aldaketak eragingo dituena.
Hartutako neurrietako baten arabera ostalaritza eta gaueko aisialdirako lokalek goizeko 1:00ean itxi behar dute; horren ondorioz, abenduaren 31n ez da gaueko zerbitzurik izango. Urtezahar-gauean, autobusek azken irteera 21:00ak aldera egingo dute abiaburu-geralekuetatik, aurreko urteetan bezala. Bestetik, Urteberriko eguneko zerbitzua 6:30 inguruan hasiko da, lineen arabera.
Ezarritako neurriak indarrean dauden bitartean, gaueko lineek zerbitzu hau emango dute:
- Igandetik ostegunera, ohiko zerbitzua mantenduko da, 00:00etan aldera amaituko dena.
- Ostiral, larunbat eta jai-bezperetako gauetan, zerbitzua 02:00ak arte luzatuko da, gutxi gorabehera.
Herritarrei aldaketa hauen berri emateko, informazio zehatza adieraziko da Eskualdeko Hiri Garraioaren webgunean (www.infotuc.es) eta “Tu Villavesa” aplikazioan.
Beste albiste batzuk
- Lehiaketa ekainaren 5ean egingo da, igandea, San Andres Errotaren inguruetan
- Joan den urteko urrian aurkeztu zen Iruñerriko Ibai Parkearen barnean dagoen ibilbide hau egokitu izana
- Lehiaketak 23. edizioa izango du aurten, eta San Andres Errotan egingo da, Atarrabian