Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mugikortasun iraunkorra

Mugikortasun iraunkorra kontzeptu bat da eta auto partikularraren erabilera orokortzearen ondorioz eta hirian ibiltzeko eredu horrek ingurumenean eta gizartean eragiten dituen arazoen ondorioz sortu zen. Arazo horiek airea kutsatzea, energiaren kontsumo gehiegizkoa, osasunean dituen ondorioak eta hirietako zirkulazioaren saturazioa dira.

Mugikortasun iraunkorraren arloko jarduketek eta ekimenek ondorio txar horiek murrizten laguntzen dute, autoz ibili ordez, oinez, bizikletaz edo hiri garraioan ibiltzea sustatuta, eta, autoa erabiltzea ezinbestekoa bada, zenbait lagunen artean konpartitzea bultzatuta, besteak beste, lanera joateko.

 

HIRIKO MUGIKORTASUN IRAUNKORRA BULTZATZEKO PLANAK

Hirietan handituz doan mugikortasunari lotutako eraginak murrizteko eta lekuz aldatzeko eredu iraunkorragoak sustatzeko oinarrizko tresna gisa eratzen dira mugikortasun planak. Iruñerriko hiri mugikortasun iraunkorreko planaren helburua da Iruñearen metropoli eremuan mugikortasuna handitzeak gizartean eta erakundeetan eragiten duen kezka geroz eta handiagoari erantzutea. Nafarroako Gobernuaren Garraio Zuzendaritza Nagusiak bultzatu zuen dokumentua, eta eskualdeko hiri garraioaren zerbitzuarekin bat datorren geografia eremua hartzen du.

Beste alde batetik, 2005ean Iruñeko Udalak Iruñeko Mugikortasun Iraunkorrerako Ituna onartu zuen. Erreferentziazko dokumentu horren xedea da garapen iraunkorreko eredu bat lortzea, esate baterako, ibilgailu pribatuko bidaien ordez ibilgailu publikokoak bultzatuta, eta, oro har, ibilgailu motorizatuen bidezko bidaiak oinez eta bizikletaz egitea bultzatuta.