Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Etxeko eta auzoko konpostatzea

ETXEKO KONPOSTAJEA

Iruñerriko herritarren zati handi batek etxebizitzan sortutako hondakin organikoak etxean konposta egiteko aprobetxatzen ditu. 

Etxeko hondakin biodegradagarriak, adibidez, inauste-lanetako hondakinak, hosto lehorrak, sukaldeko janari-hondarrak, eta abar, oso baliabide baliotsu bihurtzen dira, konposta, lurzoruen kalitatea hobetzen baitu. Beraz, konpost hori oso egokia da baratzean eta lorategian erabiltzeko. Jarduera honetan hasteko modurik onena Mankomunitateak aldian behin egiten duen etxeko konpostajerako programan parte hartzea da. Egun, eskualdean, ia 4.000 familiak egiten dute konposta, saio horietan parte hartu eta gero.

Etxeko konpostajerako gidaliburua (PDF)

 

AUZOKO KONPOSTAJEA

Auzoko konpostatzea da jende talde batek (bizilagunen komunitatea, herri batekoak…) hondakin organiko biodegradagarriak kudeatzea baliabide baliotsu bat lortzeko asmoarekin eta udalerriko lorezaintzako lanetarako edo parte-hartzaileen artean banatzeko baliatzeko. Gainera, etxeko konpostajea egiteko aukera ez dutenek (ez dituztelako baldintzak betetzen) edo konpost ontzi eduki nahi ez dutenek parte hartzeko bidea ematen du ekimen honek.

Nabarmendu behar da auzoko konpostatzearen helburu soziala herritarrek udal ekimenetan parte hartzea bultzatzen baitu, elkarlan altruista protagonista dela.

Auzoko konpostajearen esperientzia pilotua 2009ko urriaren erdi aldera hasi zen, Iruñerriko sei kontzejutan. Egun, auzoko konpostajerako 43 gune daude, 22 herritan banatuta: Aizarotz (2 gune), Antsoain, Añezkar, Arazuri (2 gune), Egues, Ballariain, Berriobeiti, Berriogoiti (2 gune), Etxauri, Etxarri, Uharte (2 gune), Labiano, Larrageta, Mutiloa (5 gune), Olatz-Subitza, Oteitza Berriobeiti (2 gune), Iruña (6 gune), Sarriguren (6 gune), Subitza, Taxoare, Atarrabia eta Zubiri.