Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Mankomunitatea
2021/11/26

Mankomunitateak ohartarazi nahi du berak ez dituela egiten Iruñerrian egiten ari diren inkestak

Horiek egiten ari diren pertsonek etxera joateko hitzordua eskatzen dute objektu bat entregatzeko, bi euro ordaindu ondoren

Mankomunitateak ohartarazi nahi du bera ez dela egun hauetan Iruñerriko etxebizitza batzuetara deitzen ari dena. Dei horiek egiten ari direnek ura aurrezteari eta hondakinak kudeatzeari buruzko inkestak egin behar dutela esaten dute eta, gero, hitzordua eskatzen dute etxeetara joateko eta bi euro ordaindu ondoren, objektu bat emateko han daudenei.

 Mankomunitateak argitzen du ez duela zerikusirik dei horiekin. Hori dela-eta, herritarrei arretaz jokatzeko gomendatzen die, iruzurra izan daitekeelako susmoa baitute.

Mankomunitateak ematen dituen zerbitzuari buruzko edozein kontsulta egiteko,  Iruñerriko biztanleek Mankomunitateko Herritarren Arretarako Zerbitzuaren telefono zenbakia balia dezakete: 948 423242 edo  www.mcp.es webgunea kontsultatu.

 

 

Beste albiste batzuk

  • Lohiak eguzki bidez lehortzeko planta pilotua uztailaz geroztik dago martxan, eta beste digestore primario bat eraikiko da 2022an
  • Osasun Kontselariak ezarritako covid kontrako murrizketek aldaketak eragin dituzte hiri garraio zerbitzuan
  • Guztira 165.000 € izango dira laguntzetan, eta segurtasuna, irisgarritasuna eta komunikazioa hobetzera eta ibilgailu ekologikoak sustatzera...