Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Ofertas de empleo RSS
2020/07/10tik 2020/08/16ra
Publicación documentación

APLIKAZIOEN PROIEKTUEN KUDEATZAILEA

2020/000009 Erref.

Iruñerriko Mankomunitatearen sozietateak, SCPSAk (Uraren Ziklo Integralaren, Hiri Hondakinen, Hiri Garraioaren, Taxiaren eta Eskualdeko Ibai Parkearen zerbitzuak kudeatzen ditu), egiturazko lanpostu hau bete behar du:

APLIKAZIOEN PROIEKTUEN KUDEATZAILEA

Informazioaren Teknologien Zuzendaritzaren mende arituta, aplikazio berriz, informatikako prozesuz eta hobekuntza adierazgarriz hornituko du, zehazten, kudeatzen eta administratzen, erakundearen beharren eta jasotako aginduen arabera, premietara eta prozeduretara egokituta dauden aplikazioak emateko erakundeari, enpresaren bilakaerarekin eta beharrekin bat.

baldintzak:

  • Lanposturako behar den titulua: Unibertsitateko titulua, goi mailakoa, arlo teknikoetan, gehienbat, Informatikan, Ingeniaritza informatikoan, Matematikan, Fisikan, Telekomunikazioetan eta abarretan.
  • Gidabaimena, B motakoa.

eskaintzen da:

Enpresako langileen zerrendan sartzea. Eskatutako eginkizunekin eta baldintzekin bat datorren ordainsari-maila..

Lotutako dokumentuak PDF formatuan:

  1. DEIALDIA
  2. IRAGARKIA
  3. HAUTAGAITZA ONARPENA

Deialdian interesa duten pertsonek, bertan aurkezteagatik, lanpostuaren eskakizunak eta edukiak, deialdia bera eta hautaketa-prozesuko probak onartzen dituzte.

DATUEN BABESA: Datuak Babesteko araudian ezarrita dagoena betetze aldera, jakinarazi behar dizugu formulario honetan biltzen diren datu pertsonalak fitxategi batean sartuko direla eta helburu bakarra publizitatea egindako hautaketa-prozesua kudeatzea izango dela. Datu horiek ez zaizkio beste inori lagako, legezko xedapenek hala egitea agintzen badute izan ezik. Halaber, jakinarazi behar dizugu fitxategiaren arduraduna SCPSA izango dela eta harengana jo ahal izango duzula datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubideak eta dauzkazun gainerakoak gauzatzeko helburuarekin. Pribatutasunari buruzko informazio gehigarria webgune honetan kontsultatu dezakezu: hemen