#IMetxean

X
  • Erakusketa
  • Arga


    Mapamundistas 2020

     

    Arga ibaia, ibai guztiak bezala, metaforen tokia da. Iruñerriko lurzoruak zeharkatzen dituen uren jarioak zedarritzen du denboraren joana. Arga urtaroen eta belaunaldien iragateari beha dago.

    Atarrabiako pilategian, ibai-parkeko ingurumen-hezkuntzako zentro eta errota pilategi ohian, Pablo Lermak Arga argitalpena osatzen duten argazki-multzoa erakusten du. Iruñeari egin dion bisita bakoitzean, paseoan ibili da Argako ibaiertzetan, eta hura inguratzen duen naturan gertatu aldaketei erreparatu die. 

    Arga erakusketaren argazki-bilduman zuhaitzak agertzen ditu, eguzki-argi aldakorraren fokuaren pean, egunsentitik eguzkia sartu arte. Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren funtseko irudi batzuk ere aurkezten ditu. Agiriotan, ibaia hiriaren garapenerako funtsezko elementu gisara agertzen da. Eta bertako biztanleengan duen eragina ere igartzen da.
     

    Pablo Lerma (Bartzelona, 1986) Amsterdamen bizi eta lan egiten du.

     


    Etxetik goza dezakezu erakusketaz, bideo-laburpen honetan klik eginda:

     

    Gainera, erakusketa honek argazkilaritzako bi tailer ditu, Pablo Lermak gidatuko dituenak: bata, helduentzat, eta bestea, haurrentzat.

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Doakoa
    • Inskripziogabe

    Jarduera nabarmenduak

    Beste batzuk
    Hurrengo eguneanAstelehena 30 de Azaroa
    Beste batzuk
    Hurrengo eguneanAstelehena 30 de Azaroa
    Hitzaldia/Tailerra
    Hurrengo eguneanAstelehena 17 de Apirila
    Erakusketa
    Hurrengo eguneanAstelehena 30 de Azaroa