
Eskualdeko Hiri Garraioak ez du gaueko zerbitzua emango abenduaren 24ko eta 31ko gauetan
COVID-19aren pandemiak eragindako mugikortasun-murrizketek eragina izango dute Eguberrietako egun hauetarako aurreikusitako Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzuan.
Hartara, abenduaren 24an eta 31n ez da gaueko zerbitzurik izango.
Beste alde batetik, aurreko urteetan bezala, Gabon-gauean eta Urtezahar-gauean, autobusek azken irteera 21:00ak aldera egingo dute abiaburu-geralekuetatik.
Gainera, Eguberri-eguneko eguneko zerbitzua 10:00etan hasiko da, azken urteetan egiten ari den moduan.
Azkenik, nabarmendu behar da, eskaera handiagoa izango dela aurreikusten denez, errefortzu-autobusak sartuko direla zerbitzuan, hala egitea beharrezkoa den lineetan.
Herritarrei aldaketa hauen berri emateko, informazio zehatza duten abisuak jarriko dira geralekuetan, eta horrez gain Eskualdeko Hiri Garraioaren webgunean (www.infotuc.es) eta “Tu Villavesa” aplikazioan kontsultatu ahal izango dira.
Beste albiste batzuk
- Zortzi gaztek eta bi monitorek askotariko materialak bildu zituzten Burlatako Intxaurdiaren inguruan
- Geralekuak martxoaren 2an eta 3an egongo dira martxan, Azpilagañan, eta 4an eta 5ean, Arrotxapean
- Eraberritze-lan horiek IM eta SCPSAren Klima Aldaketarako eta Energiarako Estrategiaren barnean sartu dira