Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2020/09/11

EHGaren aldi baterako abonuak konpentsantzeko epea irailaren 30ean bukatuko da

Ukitutako abonuetatik %80 konpentsatu dira jadanik

Irailaren 30ean bukatuko da COVID-19-k eragindako alarma-egoera deklaratzeak ukitutako abonuak doako bidaien bidez konpentsazioa eskatzeko epea. Iruñerriko Mankomunitatea ekainean hasi zen konpentsazio hori egiten. Zehazki, konpentsatzen ari diren abonuak dira martxoaren 14a bitarte erosi zirenak, egun hori barne, eta egun horrez geroztik alarma egoera bukatu arte (ekainaren 21ª arte) erabili ez zirenak. Horrenbestez, ez dira konpentsatzen martxoaren 14aren ondoren erositako abonuak edo, erosi ziren eguna gorabehera, alarma-egoera deklaratu eta gero erabili direnak.

Hilearen 8a arte 5.729 abonu konpentsatuak dira. Horien bitartez 151.215 bidai konpentsatuko dira. Horietako 61.065 (%32,48) eginak daude jadanik. Hala eta guztiz ere oraindik 1.441 abonu konpentsatu behar direnak geratzen dira, 36.824 bidai alegia.

KONPENTSAZIOA, DOAKO BIDAIEN BIRKARGAREN BIDEZ

Bidaien kopurua txartel bakoitzean automatikoki eguneratzen da, billabesa batean lehen ordainketa egitean, birkargarako gune batera joanda edo “EHGaren birkarga” aplikazioko “kontsulta eta eguneratzea” aukeraren bidez.

Horretarako, lehenbizi, abonu bakoitzean ukitutako egunen kopurua kalkulatzen da, hau da, martxoaren 15a (barne) eta aldi baterako abonu horren iraungitze-eguna bitartean igarotako egunen kopurua. Gero, konpentsatu behar diren bidaien kopurua kalkulatzen da eta ukitutako egunen balio ekonomikoaren baliokideak direnak. Zehaztu behar da kalkulatutako doako bidaien kopurua gorantz biribilduko dela unitatera, konpentsazioa egiten den txartelaren profilaren arabera.

“Gazte” profileko abonuen konpentsazioa abonu orokorraren kostua (30 €) izan balute bezala egingo da.

Mankomunitateak ezarritako prozedurarekin, abonuen erabiltzaileek erabili gabeko egunen konpentsazioa garraio-txarteleko txanpon-txartelean doako bidaiak birkargatzearen bidez egiten ari da. Hartara, bidaia horiek ez dira iraungiko.

Garrantzitsua da nabarmentzea konpentsazio-bidaien eskubideak ez direla inolaz ere trukagarriak izango zenbateko ekonomikoko beren baliokidearekin.

ALDI BATERAKO ABONUEN HIRU MOTA

Gogora ekarri behar da aldi baterako abonuen hiru mota daudela: orokorra, familia ugariena eta gazteentzako abonua. Garraioko aldi baterako abonua autobusean lehen ordainketa egiten denean aktibatzen da edo, gainerakoan, ez bada erabili, erosi eta handik zazpi egunetara. Gainera, abonua iraungitzen da aktibatzen denetik 30 egun naturaleko epea amaitzen denean.

Beste alde batetik, adierazi behar da Eskualdeko Hiri Garraioko txartelek bi atal dituztela diruarekin: bata aldi baterako abonuetarako da eta besteak txanpon-txartel moduan balio du. Abonua kargatuta eduki gabe erabiltzen denean txartela, bonobus tarifarekin ordaintzen jarraitzen da, baldin eta txanpon-txartelak saldo positiboa badu.

ABONU BAKOITZARI DAGOKION BIDAIA-KOPURUAREN KONTSULTA

Beren txartelari doako bidaien birkarga dagokien edo ez ikusi nahi duten pertsonek –eta hala badagokie, konpentsazioari dagozkion eta beren txartelean kargatuko diren bidaien kopurua– Mankomunitatearen webgunean, Garraioaren arloan, “Abonuen konpentsazioa / COVID-19a” atalean egin ahal izango dute kontsulta.

Hain zuzen, bertan, kontsulta-tresna bat erabili beharko dute. Garraio-txartelaren IDE zenbakia sartu behar da: txartel bakoitzaren atzealdean dagoen 12 zifrako identifikazio-kode bat, txartel bakoitzak berea duena. Kontsulta egitean, erabiltzaileak aktibo duen profilarekin txanpon-txartelean kargatutako bidaien kopurua erakutsiko da.

Konpentsazio-prozedura honen gaineko edozein zalantza argitzeko, gainera, IMk herritarrei arreta emateko duen telefono-zenbaki honetara deitu ahal da: 948 423242.

 

Beste albiste batzuk

  • Bai autobusean, bai taxian, gizalegez jokatu behar dugula gogoraraztea da kanpainaren bigarren helburua
  • Irailaren 19an egingo dira, larunbata, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasgelategian
  • Urtegiaren hondoan dauden manganesoa eta burdina kentzea da helburua, horrek uraren kalitatea hobetzeko bidea ematen baitu